Maiatzaren 20an XXXVII. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen

Igande honetan, maiatzaren 20an, XXXVII. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen. Urteto bezala  Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideak dabiltza antolatzen eta dagoeneko azken lanetan dabiltza iganderako dena prest izateko.  Dema, frontoia eta Askatasuna plazak sagardo postuez eta sagardo zaletuez beteko dira. Sagardo tragoak hartzeko ordea, ezinbestekoa izango da frontoi sarreran jarriko den sagardo basoen salmenta postuan basoa erostea.

Sagardoa zerbitzatzeko laguntza

Urtero moduan, sagardo postuetako edariak zerbitzatzeko edota egunean bertan egoten diren bestelako lanetarako herritarren laguntza behar dela jakinarazi dute Sagardo Eguneko antolatzaileek. Igande goizeko lehen orduan, frontoian bilduko dira urtero moduan, prestaketa lanetarako.

Egiraraua

  • 11:30 Sagardo Egunaren irekiera. Baserriko “Euskal Sagardoa” Jatorri Izendapen duna eta Gupuzkoako Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain pintxo aukera zabala.
  • 12:00 Egurrezko Sagardoaren Lehiaketa.
  • 14:30 Sagardo dastaketaren itxiera
  • 18:00 “Elektro-Patxaranga” kaleetan zehar.

Bertako eta kanpoko sagardoa postuetan

Euskal sagardoa

  • Aduna: Aburuza.
  • Aia: Satxota.
  • Astigarraga: Bereziartua, Astarbe, Lizeaga eta Petritegi.
  • Azpeitia: Añota.
  • Hernani: Iparragirre.
  • Usurbil: Saizar.

Baserriak

  • Usurbil: Agerre Azpi, Aizperro, Anburu, Dranbaenea, Gorosti, Ibindox eta Leitzarran.

Gipuzkoako Elkartea

  • Aginaga: Aginaga eta Urdaira.
  • Usurbil: Aialde Berri, Saizar eta Arratzain.
  • Zubieta: Araeta eta Astiazaran.
  • Aia: Izeta eta Satxota.
  • Astigarraga: Artola, Lizeaga, Astarbe eta Bereziartua.
  • Azpeitia: Añota.
  • Donostia: Calonge.
  • Lasarte-Oria: Otegi.
  • Hernani: Alberro, Rufino, Goiko Lastola eta Otsua-enea.
  • Urnieta: Elutxeta eta Oianume.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s