Udarregi Ikastolak maiatzaren 21a (astelehena) arte elkartasunezko ekintza burutzen ari da; Afrikarako arropa eta oinetako bilketa-kanpainari ekin dio. Kanpaina honen bultzatzailea S.O.S AFRIKA da, elkartasuna eta justizia bultzatzen duen Gobernuz Kanpoko Erakundea.
Udarregi ikastolak laguntza eskatu du, hau da, ekimen honetan parte hartzea. Etxean erabiltzen ez diren arropak eta oinetakoak Udarregi ikastolako erdiko aretora eramatea besterik ez da egin behar.
Informazio gehiago: www.udarregi.eus