Larunbatean Antxomolantxa Elkarteak antolatuta Hegoaldeko zuhaitz-igela ikustera joateko txangoa

Aginagako Antxomolantxa Elkarteak antolatuta, maiatzaren 19an (larunbata), Aginagako Arrate baserri parean egokituta dauden igel-putzuetara txangoa antolatu du, bertan Hegoaldeko zuhaitz-igela, euskal erkidegoko anfibio espezie babestua ikustera. Hitzordua 10:00etan jarri da, Aginagako frontoitik.

Zuhaitz-igela Euskal Herriko anfibio urriena da eta Aginagako Arrate baserri parean egokituta dauden igel-putzuetan, Mendizorrotz eta Igara inguruetako zenbait putzuetan aurkitzen da. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik, xehetasun gehiago eskainiko dizkiete txangoan parte hartuko dutenei. Antolatzaileen esanetan plan egokia herritar ororentzat, bereziki haur eta gurasoentzat.

Hegoaldeko zuhaitz-igela

Hegoaldeko zuhaitz-igela (Hyla meridionalis) Hylidae familiako urlehortarra da, hegoaldeko Frantzian, Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan bizi dena. Zuhaitzetan bizi da eta zuhaitz-igel arruntaren antzekoa den arren, honen albo-marra sudur aldetik aurreko hanketaraino baino ez da iristen. Euskal Herrian desagertzear dagoen espezia da eta Mendizorrotz mendira eta Hazparnera mugatuta daude gelditzen diren populazioak.

Hedadura mapa

Zapaburuek 3-9 mm inguruko tamaina dute jaiotzean. Uretan hiru-lau hilabete pasatzen dituzte eta 50 mm-rarte hazi daitezke. Sabelalde esferikoa dute, urre koloreko begiak aldeetan eta elkarrengandik nahiko bereizita eta isats oso luzea, bizkarralderaino luzatzen dena gandor moduko bat eratuz. Hala ere, ez da oso gandor altua izaten eta begien altueran txertatzen da. Beste zapaburuetatik bereizten dituen ezaugarririk garrantzitsuena isatsean dituzten bi lerro beltz oso nabariak dira.

Zuhaitz-igelak txikiak dira, arrak 50 mm-rainokoak eta emeak 65 mm-rainokoak. Burua tentea dute, luze baino zabalagoa, muturra laburra eta biribildua. Begiak alboetan eta kanporatuta dauzkate, niniak argitan horizontalak diren arren, ilunpetan zabaldu egiten dira. Irisa urre kolorekoa da. Tinpanoak begiaren diametroaren erdikoak, oso nabarmenak dira. Aurreko hanketan lau behatz dituzte eta atzekoetan bost, guztiak disko itsaskorrez hornituta, eta hauei esker eroso ibil daitezke sastraketan, kanaberatan zein zuhaitzetan. Aurreko hatzetako disko itsaskorrak handiagoak dira. Nahiko liraina da eta hanka luzeak ditu, azal leunarekin. Bizkarraldea berde kolorekoa da, tonalitate horiekin batzutan eta kolore aldaketa fisiologikoa burutu dezake. Aldiz, sabelaldea zurixka da. zuhaitz-igel arruntaren antzekoa den arren, hegoaldeko zuhaitz-igelaren albo-marra sudur aldetik aurreko hanketaraino baino ez da iristen. Arrek aho-zakua dute eta araldian, muturretik kloakara duten luzeraren erdiraino puztu dezakete. Aho-zaku hau horixka da arren kasuan, eta sabelaldea baino argiagoa emeen kasuan.

Zuhaitz-igelei asko gustatzen zaie eguzkia baina egunean zehar ez dira oso aktibo egoten, eta ez diren ikusteko errazak, duten kolorazio kriptikoa dela eta. Orokorrean, hankatxoak gorputzaren azpian biltzen dituzte eta orduetan zehar manten daitezke horrela kiribilduta, eguzkipean. Hala ere, ilunabarrez dira bereziki aktiboak eta lekualdatze handiak egin ditzakete zuhaitz batetik bestera, bere hanka luzeetaz baliatuz. Edozein gainazal motatik gora egiteko gai dira, behatzetan dituzten disko itsaskorrei esker. Azarotik otsaila bitartera hibernatzen du, tenperaturaren arabera. Buztinetan lurperatuta edota harrien zartaduratan gordeta egoten dira.

agiñatik sare soziala (@Agiatik1)

“Hegoaldeko zuhaitz-igela, euskal erkidegoko anfibio espezie mehatsatuena ikusteko, Aginagako Arrate baserri parean egokituta dauden putzu batzuk ikustera joateko mendi txangoa antolatu du Antxomolantxa elkarteak. Bertan, Aranzadi elkarteko lagunek,igelarekin batera bizidiren beste anfibio,narrasti,burruntzi eta sorgin orratzak desberdintzen erakutsiko digute. Mendi txango hau famili giroan egiteko egokia da. Maiatzak 19, larunbata.Goizeko 10:00tan Agiñatik”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.