Ostiralean Udarregi Ikastolaren 50. urtemugaren cd-aren jendaurreko aurkezpena frontoian

Udarregi Ikastolak antolatuta, maiatzaren 18an (ostirala) Ikastolaren 50. urtemugaren harira, Udarregi Ikastolak grabatu duen cd-aren jendaurreko aurkezpena egingo da frontoian, 19:00etan: “Datorren ostiralean, maiatzak 18, gure diskoaren AURKEZPEN-ekitaldia izango da arratsaldeko 19:00etan herriko frontoian. HH 5etik LH6. mailara, dema plazan taldeka elkartuko gara 18:50ean. Guraso, senide… Zatoz!!!”

12 kantez osatutako diskoa

12 kantez osatutako diskoa da eta  dagoeneko 6 euroren truke erosi daiteke Lizardi eta Laurok liburu dendetan, Bordatxo tabernan eta Udarregi Ikastolan. Martxoan egin ziren grabazio lanak ikastolako irakasle-ikasleekin: “Kantariak, ikastola osatzen duten oro izan dira, ikasle, ikasle ohi, guraso, guraso ohi, aiton-amonak, irakasleak, irakasle ohiak eta langileak. Instrumentu joleen artean ere, ikastolako guraso, irakasle, zein ikasle eta ikasle ohiak izenda ditzakegu, tartean, oso ezagunak diren instrumentu joleak. Usurbilgo ikastolan abesten dituzten kantak grabatu dira. Kanta alaiak, kanta ederrak… txirularekin jotzeko kantak, irakasleek sortutakoak, ikasleek sortutakoak, ikasle ohiek sortutakoak… eta Gattunk kanta”.

Kantuen moldaketak Jaione Eskudero ikastolako musika irakasleak egin ditu eta Udarregiko guraso ohi Kaki Arkarazo arduratu da grabaketaz, Andoaingo Garate musika estudioan: “Kanta hauek edonoren belarrietara gozo sartzea lortu dute ikastolako kantari eta musikariek, kanta bakoitza mimo, gogo, intentzio eta maitasun handiz egina dago. Adin guztietako pertsonentzat zuzendua dago”.

Informazio gehiago: www.udarregi.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.