Usurbilen Nahi Ditugu! elkarteak elkarretaratzea eta giza-katea antolatu ditu Sagardo Egunerako

Igande honetan (maiatzak 20), 37. Sagardo Egunean, Usurbilen Nahi Ditugu! elkarteak presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo du. Ohi moduan, eguerdieko 13.00etan Mikel Laboa plaza izkinean (frontoi atzean, txosnaren inguruan) elkarrataratzea egingo da. Ondoren  giza-katean Askatasuna plazako bolatokiko terraza gainera joango dira  (eguraldiak laguntzen badu). Bertan txotx berezia egingo da presoak ere Sagardo Egunean presente daudela adierazteko. “Aurtengo Sagardo Egunean ere gogoan izango ditugu Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoak eta nola ez, euren alaba Xua. Txotx berezia egingo dugu Olatz eta Patxi gurekin nahi ditugulako”.

Valentziako Picassent espetxean daude

Xua, Olatz eta Patxi Valentziako Picassent espetxean daude, Usurbildik 600 kilometrotara. Olatz Picassentera lekuz aldatu zuten haurdunaldiaren azken zatian. Ordutik espetxe ezberdinetan izan dituzte. Xua alaba jaio zenean, Patxik alaba ezagutzeko baimena eskatu arren, elkar ezagutzeko 21 egun igaro behar izan zuen eta azkenean Picassentera lekuz aldatu zuten. Orduan ez zegoen argi, Valentziako espetxe honetan bertan geratuko ote zen baina azkenean, Patxi, Olatz eta Xua espetxe berean daude.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.