EAMk deituta, gaur Miramonen, EITB-ren egoitzaren aurrean, elkarretaratzea eta sinaduren entrega

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren inguruko eztabaida tekniko eta publikoaren alde sinadura bilketa bati ekin zion duela denbora bat. Sinadura bilketari amaiera emango diote eta horretarako gaur, maiatzak 17 (osteguna), Birziklatzearen Aldeko Egun Internazionalean, elkarretaratze bat egingo dute Donostiako EITB-ren egoitza aurrean, 18:00tan.

Miramonen kanpaina honetan bildutako sinadurak entregatuko dira eta erraustegiaren inguruko eztabaida egin dadila eskatuko da: Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean eta ezinbesteko bihurtu da eztabaida teknikoa modu publikoan burutzea, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz. Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate eza ikusita, Zubietako erraustegiaren eraginen inguruko adituen arteko eztabaida publikoa eskatzen dugu, bi aldeak egongo direna: erraustegiaren aldekoa eta aurkakoa. Bi jarrerak kontrastatuko diren eztabaida publikoa eskatzen dugu. Eztabaida hori telebistan izatea nahi dugu”.

Kanpaina amaiera 6.389 sinadurarekin ekin zioten eta gutxieneko helburua 8.000-ra iristea bazen, dagoeneko 10.100 sinadura baino gehiago bildu dituzte. (www.change.org)

Sinadura bilketaren amaiera

Julen Begiristain (Ipar Haizea, Errausketaren Aurkako Mugimendua)

“Osteguna, maiatzaren 17a, birziklatzearen nazioarteko eguna da. Errausketaren aurkako mugimenduak egun hori aukeratu du, hilabete batzuk atzera, abiatu zuen sinadura bilketari amaiera emateko muga. Sinadura bilketan erraustegiaren inguruko eztabaida teknikoa egitea eskatzen da telebista publikoan antolatutako saio batean. Erraustegiaren proiektuak urteak daramatza, 15 baino gehiago, zeresana sortzen gizartean. Izan ere erraustegiak dagoeneko dauden lekuetatik iristen diren albisteak, azken aldian askotxo, kezka handiagotu besterik ez dute egin. Azken ikerketa batek piztu du alarma bereziki, izan ere CSIC-eko bi ikerlari ospetsuk, Eduard Rodriguez Farré eta Fernando Palaciosek, erraustegiaren ingurumen baimen bateratua aztertu dute eta ikusi dute bertan onartzen dela 12 toxiko larri neurri eta kontrolik gabe isurtzea. Ez ahaztu Zubietako gunetik, Zubieta beraz gain, Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Andoain daudela 5km-ko eremuan. Dagoeneko gutxi ez, eta nahiko kezkagarriak ez balira Montpelier, Pisa, Marseila, Bartzelona, Madril edota Anbereseko gertakarien berriak, ikerlari hauek plazaratutakoak alerta gorria piztu du.

Azaroan jakin genuen Biodonostik eskutitzak bidaltzen ari zela herritarrei osasun frogak egin eta datuak jasotzeko, ondoren erraustegia martxan jarri eta gero konparatzeko. Orduan salatu genuen dagoeneko horrelako azterketak eginda zeudela eta ez zela beharrezkoa berriro egin eta horretarako 450.000 € xahutzea. Desobedientzi kanpaina abiatu genuen hauxe bera bertako arduradunei salatzeko eta telefono elkarrizketa horietako batetik atera zen eztabaida egiteko aukera. Hango arduradun batek aitortu zuen bera prest zegoela adituen arteko eztabaida tekniko bat edukitzeko eta guk enbidoa hartu eta sinadura bilketa abiatu genuen hori gauzatu zedin.

Gure etorkizuna, batez ere etxeko txikiena, landa eremuak, abeltzaintza, inguruko ibai zein errekak, asko dago jokoan eta ez duguna ulertzen da nola hartu nahi dituzten horrelako arriskuak gaur egun ezagunak diren alternatiba merkeago baina batez ere osasuntsuagoak daudenean, ikusi Nafarroan, Valentzian, Asturiasen, Extremaduran… Ostegunean Miramonen izango gara Gizarteari zor zaion eztabaida aldarrikatzen”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.