Usurbilgo Sortuk Bilbon egingo den “Baietza sortzen” ekitaldira joateko autobusa antolatu du

Sortu alderdi politikoak ‘Baietza Sortzen’ ekitaldi nazionala egingo du larunbatean, maiatzaren 19an, Miribillako Bilbao Arenan (17:30ean), ETAren amaieraren onodren ireki berri den aro berriari bultzada emateko. Bertara joateko Usurbilgo Sortuk autobusa antolatu du. Oiardo kiroldegi aurretik aterako da 15:00etan. Izena emateko ohiko lekuetan: “ETAren amaieraren ondoren irekitako aroari ekiteko, #BaietzaSortzen jarraituko dugu. Borrokarako konpromisoa eta ilusioa eraberrituko dugu ezker abrtzaleko kideok.  Autobusa Usurbildik 15:00tan Kiroldegitik. Apuntatzeko betiko tabernetan”.

Sortu

“ETAren desagerpenak testuinguru berri bat ireki du Euskal Herrian. Bukatu da erakunde horren ibilbidea eta ETArik gabeko garaian sartuak gaude dagoeneko. Batzuek itsu eta gorrarena egin nahi badute ere, ETA desagertu da eta etorkizunari ate berri bat zabaldu dio. Etorkizun horrek elkarbizitza eredu demokratikoan oinarrituta egon beharko du eta Euskal Herria demokratizatzeko pertsona guztiek eskubide guztiak izan beharko dituzte. Horrez gain, herri honek bere etorkizunari buruz galdetua izateko eskubidea ere izan beharko du.

ETA desagertu ondoren, aro berri batean kokatu da herri honen honen askapen prozesua. Egindako lana gogoan, ezker abertzaleko gizon eta emakumeok etorkizun berri hori eraikitzeko gure konpromisoa berresten dugu. Geurea herri bizia da, amets egiten dutena, aspirazioak dituena. Aspirazio horiek izateko eskubidea urratzeko tentazioa dute batzuek. Baina guk lanean jarraitu nahi dugu pertsona librez osatutako jendarte librea lortzeko.

Zergatik eman behar diogu bultzada aro berri bati? Etorkizuna parez pare irekia izan nahi dugulako; bultzada berria behar dugulako; bake osoa, iraunkorra eta justua lortu nahi dugulako; eta baita ere, herri gisa askapen nazional eta sozialean aurrera egiten jarraitu nahi dugulako. Aro berri bat Euskal herriko herritarrek eta bereziki herritarrek eraiki duten egoera da. Ezker abertzaleko gizon eta emakumeok gure konpromisoa eta aurrera begirako erronkak jarri nahi ditugu mahai gainean.

Sortuk dei egin die ezker abertzaleko gizon-emakume guztiek bat egin dezaten etorkizuneko konpromisoak eta ilusioak eraberritzeko. Bide horretan, maiatzaren 19an, ‘Baietza Sortzen’ goiburupean ekitaldi jendetsua egingo du Bilboko Miribillan (Bilbao Arena), 17:30etik aurrera.  Baietza Sortzen jarraituko dugu, aukerak irekitzen. Borrokarako konpromisoa eta ilusioa eraberrituko ditugu. Historikoki ezker abertzalearen ondoan egon diren munduko zenbait askapen mugimendutako ordezkariak etorriko dira, hala nola, Sinn Fein eta Corsica Liberako zuzendaritzetako kideak”.

Informazio gehiago: sortu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.