Usurbilgo Ernai gazte mugimenduak igande honetan (maiatzak 20) ospatuko den 37. Sagardo Egunean txosna gunea jarriko du, Mikel Laboa plazan (frontoi atzean). Ernaiko gazteek Sagardo Egunean txosnara gerturatzeko deia egin dute. Bertan, txosnaz gain herriko talogileen postua eta musika gunea aurkituko dituzue.
TXOSNA GUNEKO EGITARAUA
- 11:00 Txosnagunearen irekiera.
- 13:00 Presoen aldeko kalejira eta txotxa.
- Talogileak eguerdira arte.
- 17:00 Lendakaris Puertos.