Maiatzaren 23an ‘Euskaraldia’ ekimena antolatzen jarraitzeko bilera irekia Potxoenean

Usurbilgo Udalak eta euskalgintzako hainbat herri eragileek, Euskaraldia” ekimena antolatzen dabiltza. Helburua, euskararen erabilera suspertzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iragarri den Euskal Herri mailako ekimena prestatzea da. Ekimena antolatzen jarraitzeko bilera irekia egingo da asteazkenean (maiatzak 23), Potxoenean, 18:00etan. Bilera irekia da, nahi duen herritarrak parte hartu dezake.

Euskaraldia taldea: “Usurbilen euskararen egoera hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Aukera ederra duzu galdera horri baiezkoa emateko. Izan ere, dagoeneko jakingo duzun bezala, aurten Euskaraldia egingo dugu Euskal Herrian zehar. Ekimen honen helburua euskararen erabilera aktibatzea da, eta Usurbilen dagoeneko batzordea sortu da. Maiatzaren 23an, asteazkenean, Potxoenean bilera egingo dugu arratsaldeko 18:00etan eta zuk ere parte hartzea nahiko genuke. Zatoz gurekin Euskaraldia prestatzera!”.

Egutegia

  • Apirila-maiatza: mintegiak lurraldeka, herrietako batzorde kideei lanerako trenak eta baliabideak eskaintzeko.
  • Euskaraldian parte hartuko duten “ahobizi” eta “belarriprest” guztientzako prestakuntza saioak eskainiko dituzten lagun sarearen osatzea eta haientzako prestakuntza ikastaroak lurraldeka.
  • Irailetik aurrera, Euskaraldian parte hartu nahi duten “ahobizi” eta “belarriprest” guztientzako izen ematea.
  • Euskaraldia: azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.