Maiatzaren 24an Usurbilgo EH Bilduk egingo duen herri batzarrean parte hartzeko deia

Ostegun honetan, maiatzaren 24an, Usurbilgo EH Bilduk herri batzarra antolatu du, 2019ko maiatzean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeen inguruan hitz egiteko. Batzarra Potxoenean egingo da, 19:00etan eta herritarrei dei egin diete bertara gerturatzeko.

Bi gai lantzeko

  • Herriko huteskunde-plangintzaren aurkezpena.
  • Herrialdeetako eta hiriburuetako zerrendaburuak aurkeratzeko barne-prozesuaren berri ematea.

Usurbilgo EH Bildu: “Hitzordu honi begirako plangintza osatzen gabiltza; urtebete honetarako lan eta zereginak ordenatzen, egutegian kokatzen. Ekaina amaieran herrialdeko eta hiriburuetako zerrendaburuak hautatzeko barne-prozedura ere abiatu du EH Bilduk. Hautagaiak proposatzeko maiatzaren 27ra arteko epea dago. Prozedu honetan parte hartzeko elkarrekin.ehbildu.eus atarian eman behar da izena.  Horren guztiaren berri eman eta herritarren ekarpenak jasotzeko herri batzarra deitu dugu ostegun honetarako, maiatzaren 24rako, 19:00etan Potxoenean.

ETAren amaieraren ostean, azken hilabeteotako herri mobilizazio handien tartean eta urtebete barruko hauteskundeei begira, Usurbilen ere badugu erronkarik. EH Bilduren proiektua errotu dadin nahi dugu. Honenbestez, osteguneko batzarrera etorri eta izan zaitez proiektu honetako kide. Parte hartu, iritzia eman, bozkatu, ekarpena egin… hamaika modu daude laguntzeko. Ez dago modu bakarra. Guztiak ditugu beharrezko!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.