Eskandinaviako larre-buztinkarak Zubietan inguruan ikusi dira

Eskandinaviako larre-buztinkara (Motacilla flava thunbergi) Zubietan.     (Arg.: usurbilgotxoriak.wordpress.com)

Usurbil eta Oria beheko txoriak webgunearen bidez jakin dugu maiatzaren hasieran, Zubieta inguruan, larre-buztinkara (Motacilla flava) dezente ikusi direla: “Zubietatik bazebiltzan zenbait taldetxo ganaduaren inguruan, eta talde hauetako batean bazegoen ale batek atentzioa ematen zuena. Besteak ez bezala buru beltza zuen. Zer izango ote zen? Eskandinaviakoa larre-buztinkara (Motacillaflava thunbergi) bat, aurten Euskal Herrian ikusi den bakarra. Non eta Zubietan!”.

larre-buztinkara (Motacilla flava)

Larre-buztinkarak Zubitea inguruan (Motacilla flava flava) Zubietan.       (Arg.: usurbilgotxoriak.wordpress.com)

Usurbilgo eta Oria beheko txoriak webgunearen arabera, Larre-buztinkara (Motacilla flava) dezente ikusten ari dira Euskal Herrian. Ia denak ale migratzaileak dira, negua Afrikan igaro ondoren Europako zenbait lekutara itzultzen direnak. Espezie honek hainbat azpiespezie ditu, eta hauetako bakoitza Europako zonalde bati lotua dago. Iberiar penintsulatik pasatzen diren azpiespezieak bost dira, eta pase garaian ugarienetik urrienera ordenatuta hauek lirateke:

  • flava flava, Erdialdeko Europakoa.
  • flava flavissima, Britaniar uharteetakoa.
  • flava cinereocapilla, Italiakoa.
  • flava thunbergi, Eskandinaviakoa.
  • flava feldegg Balkaneetakoa.

Euskal Herrian flava eta flavissima azpiespezieak ikustea ez da zaila. Gainerako guztiak, aldiz, oso urriak dira.

Informazio gehiago: usurbilgotxoriak.wordpress.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.