Santixabeletako 42. Bertsopaper Lehiaketetan parte hartzeko aukera zabalik ekainaren 21a arte

Usurbilgo Bota Punttubak eta Udalak, Santixabel jaietarako bi bertsopaper lehiaketa antolatu dituzte. Batetik, 16 urtetik gorako usurbildarrentzako 42. Bertsopaper Lehiaketa eta bestetik, LH5 eta 6. mailetako usurbildarrei zuzendutako txapelketa. Lanak ekainaren 21a (osteguna) baino lehen aurkeztu beharko dira. usurbildarrentzako 42. Bertsopaper Lehiaketa

  • Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera bidali behar dira: Usurbilgo Udala( XLII. Bertsopaper lehiaketa). Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170
  • Lanek inoiz argitaratu gabeak izan behar dute.
  • Sariak honako hauek izango dira: 1. saria: 200 euro eta oroigarria eta 2. saria: 150 euro.
  • Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke
  • Lanek gutxienez 8 bertso izan beharko dituzte eta gehienez 10. Originalarekin batera 3 kopia bidali behar dira
  • Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.

LH5 eta 6 mailetako usurbildarrei zuzenduriko txapelketa

  • Lehiaketa honetan LH5 eta LH6ko usurbildarrek edo Usurbilen ikasten duten gaztetxoek parte har dezakete.
  • Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera ekarri behar dira: Usurbilgo Udala. Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170
  • Gai hauetako bat aukeratu behar da: 1) Noaua!n herriko zuhaitz zaharrena botako dutela irakurri berri duzu. 2)Herriko alkatea bazina zein aldaketa egingo zenituzke? 3) Urrutiko lagun bat etorri zaizu bisitan
  • Maila bakoitzean bi sari izango dira: 1. saria: 50 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria. 2 saria: 40 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria.
  • Lanek bi bertso izan behar dituzte.
  • Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.

Informazio gehiago: www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.