2017an Usurbilen bildutako ontzi arinen eta papera eta kartoiaren gaineko balantzea oso ona izan da

Usurbilgo Udalak jakinarazi du 2017an Usurbilen bildutako ontzi arinen eta papera eta kartoiaren gaineko balantzea oso ona izan dela.  2017. urteari dagokion gaikako bilketaren gaineko azterketa egin du Ecoembesek eta bertan bi ondorio nabarmendu dira:

  • Papera eta kartoiari dagokionez, 2017an, guztira, 394.940 kg. jaso ziren, aurreko urtean baino %4 gehiago (ia 15.000 kg. gehiago). Herritar bakoitzak 63,73 kg. bereiztu zituen. Inguruko herrialdeetako herritarrek baino askoz gehiago bereizten dute usurbildarrek.
  • Ontzi arinei dagokionez, guztira, 275.400 kg. jaso ziren iaz (2016an baino %2,06 gehiago), herritar bakoitzeko 44,45 kg. Inguruko herrialdeetako datuekin alderatuz gero, usurbildarrek gainerakoek baino askoz gehiago bereizten dute. Bizkaian 15 kg. baino ez du bereizten herritar bakoitzak; Araban 20 kg. eta Gipuzkoan 28 kg.

Gaikako bilketaren kalitatea

Ecoembesek gaikako bilketaren kalitatea ere neurtu du eta bertan Usurbilgo inpropioen kopurua baxua dela ondorioztatu da: %11,2 baino ez.  Udalak, azken urteetan, nabarmen, behera egin duela adierazi du: 2015ean %17,1ekoa zen inpropioen kopurua, eta 2016an % 13,5ekoa. Joera beheranzkoa da.

Ecoembesen grafikak gaztelania hutzez

Ecoembesk Usurbilgo Udalari bideratutako gaikako bilketaren grafikak dituzue honakoak. Aipatu gaztelania hutsez daudela. Usurbilgo Udalaren Atez ateko bulegora zuzendu gara ea euskarazko grafikak dauden galdetuz eta hona erantzuna: “Ingurumen sailean galdetu dugu eta grafika hauek paperean eman zizkigunten Ecoembesetik eta ez ditugu euskaraz”. Bakoitzak atera ditzala kontuak…

Informazio iturria: www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.