Ekainak 1, 2 eta 3 Gure Esku Dagoren giza-katerako izena emateko azken egunak

Gure Esku dago mugimendua ekainaren 10erako “Eman eskua etorkizunari” lemapean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometroko giza-katea antolatzen hasi da herri askotan.  Usurbilgo Gure Esku Dago ere giza-katea prestatzen dabil,  Usurbil eta Aginagatik pasako den zatirako hain zuzen ere. Horretarako herritarron parte hartzea ezinbestekoa izango da. Usurbilgo Gure Esku Dagok jakinarazi du 1.000 herritar baino gehiago beharko direla Usurbilgo zatian osatuko den giza-katerako.

Izena emateko azken asteburua

Giza-katerako izen emateko epea zabalik dago oraindik. Ekainak 1, 2 eta 3 izena emateko azken asteburua izango da. Izen-ematea masiboa izatea nahi dute eta horretarako hiru egunetan mahaiak jarriko dira Usurbilgo frontoi inguruan:

  • Ekainak 1, ostirala: 18:30-20:30
  • Ekainak 2, larunata: 12:00-14:00
  • Ekainak 3, igandea: 12:00-14:00

Ekainaren 10eko hitzordurako izena ematearekin batera, ekimena finantzatzeko painueloa (5 euro) eta kamiseta berriak (10 euro) erosteko aukera izango dago.

Giza katearen azalpen bideoa

 1.000 baietz!

Usurbilgo Gure Esku Dagok jakinarazi du 699 usurbildarreek giza-katean parte hartzeko izena eman dutela. Baina oraindik herritar gehiago behar dira, gutxienez 1.000 herritar Usurbilen: “Klik egunaren ondoren, 699 herritar gaude giza katerako izena emanda! Ia 700 !! Baina gogoratu, 1.000 herritar baino gehiago gara beharrezkoak! Ez utzi azken momenturako eta eman izena. Zure zain izango gara frontoi inguruan!”

Giza-katerako bolondresak behar dira

Usurbilgo Gure Esku Dagok jakinarazi du ekainaren 10erako laguntzaileak behar direla eta horretarako ekainaren 2an (larunbata) herri batzarra antolatu da. 12:00etan hasiko da, Potxoenean.

Ekainak 10, igandea

Ekainaren 10ean egingo den giza-katea osatzeko gutxienez ehun mila lagun beharko dira alderik alde betetzeko. Orain dela lau urte Durango (Bizkaia)-Iruñea (Nafarroa) arteko 123 kilometroko giza katean 150.000 lagun bildu zituen (hasieran esan zuten 50.000 beharko zituztela)

  • Aldarria: “Eman eskua etorki- zunari”.
  • Ibilbidea: Donostiako Kontxatik Gasteizeraino. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea Usurbil eta Aginagatik igaroko da.
  • Luzeera: 201,9 kilometro.
  • Usurbilek bi kilometro betetzeko ardura izango du, Txara paretik (Ugaldea industriagunerako sarbide paretik), Kale Nagusia zeharkatu eta Atxegalde auzoa igaro arte. Kilometro erdi bat Aginagako Kaxkoan.
  • 1.000 herritar baino gehiago beharko dira.

Ekainaren 10eko giza katearen spota

Gure Esku Dago – Aneguria & La Basu (bideoklipa)

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.