Usurbilgo Udalak ekainaren 2, 8 eta 16rako ‘Harria Hitz’ kultura-ibilbideak antolatu ditu

Ekainaren 2, 8 eta 16rako ‘Harria Hitz’ kultura-ibilbideak antolatu ditu Usurbilgo Udalak. Ibilbide hauen bidez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutzeko aukera izango da. Usurbilgo alderdirik esanguratsuenak erakutsiko dira: sagardoa, Artze anaiak, Alejandro Tapia, Mikel Laboa, Jose Luis Zumeta, Juan Jose Alkain Iruretagoiena “Udarregi” bertsolaria eta giza-probak. Goiz osoko egitarauak dira eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar  da (25 lagun gehienez).

a

Ekainak 2, larunbata

  • 10:00 frontoitik abiatuta.
  • Iraupena 2,5 ordu.
  • 11:15etan, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ezagutzeko aukera izango dugu.
  • Izenematea: maiatzaren 31a baino lehen.
  • Doakoa.

Ekainak 8, ostirala

  • 10:00 frontoitik abiatuta.
  • Iraupena 3,5 ordu.
  • Ondoren, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ezagutzeko aukera izango dugu, eta Zumeta Arte Estudiora ­–Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora– ere gerturatuko gara.
  • Izenematea: ekainaren 6a baino lehen.
  • Doakoa.

Ekainak 16, larunbata

  • 10:30 frontoitik abiatuta.
  • Iraupena ordubete.
  • Izenematea:ekainaren 14a baino lehen.
  • Doakoa.

Usurbilgo Udala

“Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobe islatzen da 60. hamarkadako kultur eztandaren ondorena. Usurbilek dituen altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, Harria Hitz bisitaldia egingo da apirilaren 7an, larunbatarekin. Bertan, sorkuntza eta ondarearen arteko harremana aztertu eta kultura-kontzeptuen hedapena azalduko da. Ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu”.


APP bidez ere ibilbidea egin daiteke

Ibilbide hori mugikorrerako APP bidez ere egin daiteke: Usurbilgo Udalaren webgunean dago eskuragarri aplikazioa: adiUsurbil

a

Informazioa eta erreserbak

One response to “Usurbilgo Udalak ekainaren 2, 8 eta 16rako ‘Harria Hitz’ kultura-ibilbideak antolatu ditu

  1. Pingback-a: Ekainaren 16an JoxAnton Artzeri herri-omenaldia egingo zaio | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.