Ekainaren 16an JoxAnton Artzeri herri-omenaldia egingo zaio

Arg.: Noaua!

Ekainaren 16an (larunbata) Usurbilgo Udalak eta hainbat herritarrek antolatuta Joxan Artzeri herri-omenaldia egingo zaio. Pasa den astean antolakuntzan lanean aritu diren batzordeko kideak egitaraua eta Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak egun horretarako propio sortu duen kartela aurkeztu zuten: “Ezaguna da bien arteko harremana. Harreman estua, bai maila pertsonalean, bai kultur sorkuntzan, eta Zumetak ere bere ekarpena egin nahi izan du herri-omenaldi honetan. Horixe baita ekitaldiaren izaera eta muina: herritarra. Nor beretik emanez, aportatuz eta eskaintzen”.

Yolanda Arrieta, idazlea: “Heriotzari bizitzatik begiratzeko modu bat da ekitaldi hau. Artzeren hitzak guztion artean sentitzeko, imajinatzeko, partekatzeko, bizitzeko. Ekitaldi honetan, Artzeren hitzak berpiztuko ditugu, modu horretan, pertsona bera ere berpiztuz. Artze gurekin egongo da, guregan baitago oraindik ere”.

Alaitz Aizpurua, Kultura-zinegotzia: “Gizon handia da mundua eta mundu ttikia gizona idatzi zuen behin, dotorezia handiz, Joxan Artzek, mundua eta gizonaren arteko harremanaz mintzatzeko, elkar topo egiten duten bidegurutzeaz hausnartzeko. Guk, ekainaren 16ean, Joxan Artzerekin elkartu nahi dugu berriz, dagoen tokian dagoela ere. Jakin baitakigu dagoenean dagoena, nonahi dagoela, inora joan beharrik gabe, xoria bailitz. Ihesean. Ekainaren 16ean Artzeren unibertsoan arakatu nahi dugu. Gozatzeko. Eta ezagutzen ez dutenei deskubritzeko parada eman nahi diegu, eta ezagutzen dutenei hartan sakontzekoa”.

Egitaraua

Ekainaren 16rako egitarau zabala osatu dute eta ez da txalaparta, poesia, dantza, kantua eta musika faltako.

Ekainak 13, asteazkena

  • 18:00etan, Potxoenea Kultur Etxean: Joxan Artze Ezagutuz atalaren barruan, “Joxan Artze, espirituz ere bai” hitzaldia, Andoni Salameroren eskutik.

Ekainak 16, larunbata

  • 10:30ean, frontoitik abiatuta: HARRIA HITZ bisita gidatua. (Informazio gehiago: hemen).
  • 12:00etan, Mikel Laboa plazan: JOXAN ARTZE OROITUZ. Ekitaldi nagusia. Txalaparta, poesia, dantza, kantua eta musika lagun ditugula oroituko dugu Joxan Artze.
  • 17:00etan, Olanoneko anfiteatroan. JOXAN ARTZE SENTITUZ. Haurrek marrazkiak egingo dituzte txalaparta entzunez sentitzen dutenarekin. Ondoren, ipuin kontaketa laburra izango da.
  • 18:30ean, Dema plazan: JOXAN ARTZE PARTEKATUZ. Joxan Artzeren lanaren aitortza egingo da, poesia eta txalaparta uztartuz. Bertan, Joxanekiko sentimenduren bat adierazi nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute, txalaparta joz edo haren poema bat irakurriz. (Aurrez izena eman nahi duenak: 943 360 692 edo kultura@usurbil.eus)
  • 22:30ean, herriko frontoian. JOXAN ARTZE BIZIZ. Joxan Artzeren lanean oinarritutako ikuskizuna gertutik biziko dugu: dantza, txalaparta, poesia, musika, bertsoak…

Egunean zehar…

  • Sutegiko erakustaretoan. JOXEAN ARTZE IRUDIKATUZ. “Txoria txori” poema irakurrita, haurrek akuarelaz sortu dituzten marrazkiak ikusgai jarriko dira erakustaretoan.
  • JOXEAN ARTZERI IDATZIZ. Erregistro Liburua egongo da, Joxan Artzeri zerbait idatzi nahi dionarentzat. Aldez aurretik, Potxoenea Kultur Etxera etorrita ere idatz daiteke bertan. (943 371 999)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.