Ekainaren 8an “Euskaraldia” ekimena plazaratzeko herri agerraldia egingo da Mikel Laboa plazan

Usurbilgo Euskaraldia taldea (Usurbilgo Udala eta euskalgintzako hainbat herri eragilez osatua), Euskaraldia” ekimena antolatzen dabil duela hilabere batzuk. Helburua, euskararen erabilera suspertzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iragarri den Euskal Herri mailako ekimena prestatzea da. Euskaraldiaren talde eragilea dagoeneko lanean dabil eta aurrera begira antolatuko dituzten ekimenei bultzada emateko, ekainaren 8an (ostirala), herri agerraldia egingo dute, 19:30ean Mikel Laboa plazan.

Ostiraleko agerraldiaren bitartez, Euskaraldia sustatu eta ekimenari babesa adierazteko aukera izango da. Talde eragileak, irekia izango den agerraldi honetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

ZER DA EUSKARALDIA?

Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen da: “2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake”.

a

helburua

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabetzea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikustea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.