Autobusa antolatu da Aitor Aranguren aginatarraren profesional mailako lehen partidua ikustera joateko

Aitor Aranguren aginatarrak Asegarce enpresarekin fitxatu du eta datorren ekainaren 23an (larunbata) pilotari gazteak esku pilota profesionalean debutatuko du Tolosako Beotibar pilotalekuan, 18:00tan. Bertara joateko autobusa antolatu da: “Bertara joatera eta bide berri honetan animoak ematera gonbidatzen zaituztegu”.

Autobusa

Autobusean joatekoa aurrez izena eman behar da, azken eguna ekainaren 12a (asteartea) izango da. Autobusa 16:00etan irtengo da (Aginaga-Usurbil-Tolosa) eta 20:30ean itzuliko da (Tolosa-Usurbil-Aginaga). Autobusa 6 euro ordaindu beharko da.

Izen-ematea

Izena emateko Aginagako Arrate egoitzan eta Aitzagan tabernan. Bertan ezinbestekoa izango da telefono zenbakia jartzea eta ondo zehaztea sarrera eta autobusa hartuko dela; afarira joaten denak ere bertan adierazi beharko du. (Ikusi irudia). Informazio gehiago jasotzeko bi telefono zenbaki aukeran: 695 723 192 (Aitziber) eta 680 347 768 (Leire).

Partiduaren ondoren, afaria

Aitorrek irabazi ala galdu, eguna borobiltzeko afaria antolatu dute Aginaga sagardotegian. Prezioa, 20 euro.  Menua:

  • Etsalada mistoa.
  • Bakailao tortila.
  • Txuleta.
  • Postrea.
  • Kafea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.