Ekainaren 8an Andatz-PE Elkartean afari meridajea egingo da Mikel Garaizabal adituarekin

OHARRA

Parte hartzaile nahikorik izena eman ez duenez, hitzordua bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.


Ekainaren 8an (ostirala), Andatz-PE Elkartean afari meridajea egingo da Alkartasuna Kooperatibak, Sagardoaren Unibertsitateak, Usurbilgo Udalak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak elkarlanean antolatuta.  40 lagunentzat izango da lekua eta izena emateko zerrendak Bordatxo tabernan, Alkartasuna Kooperatiban eta Andatz-PE Elkartean jarri dira. Afaria 20:30ean hasiko da eta 30€ ordaindu behar da (egunean bertan).

Zer da afari maridajea?

Otordu bat da, baina berezitasun batekin. Produktuen ezkontza komentatua da: jaki bat edari batekin. Gure kasuan, jakia sagardoarekin. Gure funtsa sagardoa da, bere deribatu guztiekin. Afari honetan plater bakoitza sagardo mota desberdinekin lotuko dugu. Usurbilen kasuan, Usurbil eta Zubietako sagardotegietako sagardoa izango dugu gozagarri plater bakoitzarekin”.

Gidaria

Mikel Garaizabal, produktua ezagutzen duen figura da, berak banan-banan azalduko ditu jakiak eta horiekin zerbitzatuko diren edariak.

Mikel Garaizabal Pildain ardoaren kulturaren dibulgatzailea da. Ostalaritza eta Turismoa, Enologia eta Mahastizaintzako tituluak ditu eta Sommelierra da. 1996. urteaz geroztik, ardoaren munduan murgilduta dago; 700dik gora dastaketa saio, ikastaro eta txosten eman ditu, bai Estatuan bertan, bai atzerrian.

Ardoaren kulturaren dibulgazio lan horren barruan, lau liburu idatzi ditu, eta horietako bik, “Euskal Herriko Ardoak” “Bizkaiko Txakolina. Bidaia”, mundu mailako hainbat kategoriatako liburu onenen 2003 eta 2013ko Gourmand Saria irabazi zuten. Gastronomia liburuen Oscar saria deitzen zaion sari ospetsua.

Bainet ekoiztetxearen Yo Con Vino ardoari buruzko telesaioaren aurkezle eta koordinatzailea da. Hainbat argitalpen eta komunikabideetako ohiko kolaboratzailea da: EITB taldea, Onda Vasca irratia, Txoko del Sibarita, Berria egunkaria, etab. Gamarrako (Gasteiz) Ostalaritza Eskola-ko irakaslea da. Mendraka Txakolindegiko enologoa da. Hainbat upategitan eta beste zenbait taberna eta jatetxetan arlo teknikoen aholkulari dihardu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dastatzaileen paneleko eta “Bizkaiko Txakolina” Jatorri Deiturako dastaketa-batzordeko kidea da, eta ardoaren munduarekin zerikusia duten hainbat proiektutan laguntzen du: Bizkaiko Txakolinaren Museo berria (bertako Zuzendari Teknikoa da); eta kalimotxo profesionaleko lehenengo lehiaketaren zuzendari eta koordinatzailea izan da, eta dastaketa artistiko berritzaile batean ere parte hartzen du.

Informazio gehiago

Edozein zalantza argitzeko edota harremanetarako: info@sagardoa.eus edo 943 336 811 (Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.