Asteburu honetan Udarregi Ikastolaren Eguneko ospakizunen jarraipena: antzerkia, bazkaria, jaia…

Udarregi Ikastolaren eguneko ospakizunek aurrera darraite. Pasa den asteburuan hainbat ekimen antolatu ziren eta asteburu honetan ere ospakizunekin jarraituko dute, jai giroa ez da faltako.

Ekainak 8, ostirala

  • 17:00etan Olanoeneako anfiteatroan, Potxoenea ondoan (euria egingo balu Askatasuna plazan) “Tenderetea” antzezlana Bapatean Zirko taldearen eskutik.
  • 18:00tan Askatasuna plazan txokolate jana eta buruhandi txikien festa (etxean buruhandia daukanak ekar dezala).

Ekainak 9, larunbata

  • 08:30ean kaleetan zehar esnadeia
  • 10:00etatik 12:00etara Udarregi Ikastolaren inguruan jolasak.
  • 14:00etan herriko pilotalekuan herri bazkaria.
  • Bazkal ondoren musika, Ttipika Dantza Gidatuak taldea.

Ikastola eguneko bazkaria

Udarregi Ikastolak ekainaren 9an herriko frontoian bazkaria egingo du. Aurten bazkaria Askora enpresak prestatuta ekarriko du, baina frontoian mahaiak jarri, kendu eta jasotzeko boluntarioak behar direla jakinarazi dute ikastolatik. Laguntzeko prest dagoena idazkaritzan izena eman behar du.

Txartelak

Txartelak ikastolako idazkaritzan eros daitezke maiatzaren 28tik ekainaren 7a bitarte.

Menua

  • Ikasleek 9€: Arroza tomatearekin, oilasko Nuggets-ak, etxeko bizkotxoa, ura eta freskagarriak.
  • Helduek 20€: Entsalada nahasia, paella, tarta, kafea, ardoa, sagardoa, ura eta kopak.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.