Ekainaren 12an Ugaitz Agirre usurbildarraren “Tximeletak bizkarrean” nobelaren aurkezpena

Ugaitz Agirre usurbildarrak bere lehen nobela kaleratu du eta ekainaren 12an (asteartea) aurkezpena egingo du jendaurrean. Ugaitzen nobelak “Tximeletak bizkarrean” izenburua darama eta Susa argitaletxearekin kaleratu da. Aurkezpena 11:30ean egingo da, Donostiako Liburutegiko sotoan.

“Tximeletak bizkarrean”

Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan: “Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.