Ekainaren 9an ‘DYAren sentsibilizazio gunea’ Usurbilen eta ekainaren 11tik 22ra sorosle ikastaroa

Ekainaren 9an (larunbata) DYA Gipuzkoak antolatuta, “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” lemapean DYA-ren sentsibilizazio gunea (“BBS/CRP Eguna”) burutuko da herriko frontoian eta plaza inguruan, 17:00etatik 20:00etara.

DYA Gipuzkoa

“Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Arrazoi honengatik urtero 30.000 pertsona inguru hiltzen dira, eta lehen 5 minututan bihotz-biriken suspertzea (BBS/RCP) egiteak biziraupena %70era igotzen du. Gainera, BBS/RCP teknika oso erraza da – barneratzeko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formaziorik ez izan- eta edonorren eskura dago, bere sexua eta adina edozein izanda. Kanpaina honetarako, hainbat stand-ak jarriko ditugu, bertan, nahi duen orok suspertze oinarrizko teknikak ikasi ahalko ditu doan”.

sorosle ikastaroa Usurbilen

Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dira. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango diren arrisku egoerei aurre egiten ikasteko aukera egongo da (bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak), eta era berean, larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko da.

Ezagutza hauek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua. DYAko sorospen titulua lortuko da.

  • Ekainaren 11tik 22ra.
  • 18:00etatik 21:00etara
  • Maila: Interesa duen edonorri zuzenduta. Ez da aurreko osasun ezagutzarik behar.
  • Talde mugatua.
  • Euskaraz
  • Izena emateko: www.dyagipuzkoa.com

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.