Usurbilgo GED: “Sinistu dezagun behingoz, elkarrekin gauza handiak lortu ditzazkegu!”

Giza katea amaitu ondoren Usurbilgo dema plazan argazkierraldoia atera zen (Arg.: Ibai Arrieta)

Gure Esku Dagok igandean antolatutako giza kate erraldoian 175.000 pertsona bildu ziren hiru hiriburuak lotuaz. Goizean goizetik hasi zen mugitzen jendetza eta mila autobusetik gora abiatu ziren herritar taldeak 201,9 kilometroko katera eramaten. Guztira 5.000 boluntario aritu ziren antolaketa lanetan. Eguerdian lotu zituzten zapi eta eskuak herritarrek. Pablo Muñoak Herritarren Ituna deituriko proposamena abiarazi zuen Donostian; eskuz esku mezua Gasteizeraino iritsi zen, Eusko Legebiltzarreraino.

a

‘Herritarren Ituna’

Herritarren Ituna-ren edukia herriz herri jorratu dute Gure Esku Dagoko kideek era partehartzailean eta euskal gizarteko eragileei egiten zaion proposamena biltzen du datozen urteetan euskal gizarteak erabaki eskubidea gauzatu dezan. Igandeko ekimenak bultzada berezia eman nahi zion Eusko Legebiltzarra lantzen ari den autogobernu ponentziari, honek Herritarren Itunean esaten dena kontuan har dezan. Agiriak erabakitze eskubidearen aldeko 2.019 arrazoi biltzen ditu. Orain Gasteizen bezala, aurki Ituna Nafarroako Foru Legebiltzarrera ere eramango dutela iragarri du GEDek.

Sostegu zabala

Alderdi, sindikatu eta era guztietako erakundean sostengua izan zuen giza kateak. EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu, ELA, LAB, ESK, Eilas, Bilgune Feminista, Altsasuko Gurasoak eta, beste sigla eta erakunde ugari izan ziren elkarretaratzean. Horien artean, nabarmendu ziren Kataluniako ANC eta Òmnium Cultural edo ERC eta CUPeko ordezkariak. PPk eta PSEk ekitaldiaren aurkako jarrera agertu zuten, halako ekitaldiekin liskarra pizten dela euskal gizartean eta herritarrak banatu salatuz.

Usurbilen 1125 izenemate

Usurbildarrak ere kalera atera ziren giza katean parte hartzeko. 1125 herritarrek izena eman zuten eta egun horretan boluntaio lanetan 40 lagun baino gehiago aritu ziren. 11:00ak aldera antolatzaileen argibideei jarraiki, herriko trikitilari eta txistularien laguntzaz kalejiran abiatu ziren frontoitik giza katea osatzera. Batzuk Troiarantz, besteak Kaparotz aldera.  Aginagan ere 300 herritar inguru batu ziren bertako zatian giza katea osatzeko.

Usurbil

Arg.: Gure Esku Dago

Aginaga

Arg.: Gure Esku Dago

Argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Usurbilgo Gure Esku Dago

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Usurbilgo Udala

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Alaitz Aizpurua, Ion Markel, Xingola

Bideoak




Usurbilgo Gure Esku Dago

“175.000 herritar erabakitzeko eskubidearen alde! Zorionak guztioi, izugarria izan da eta guk ere jarri dugu gure aletxoa! Sinistu dezagun behingoz, elkarrekin gauza handiak lortu ditzazkegu!”

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.