Ekainaren 13an Altsasuko gazteen aldeko argazki erraldoia eta ekainaren 16an manifestazioa Iruñean

Ekainaren 16an (larunbata) Altsasuko gazteen epaiketa eta gartzelaratzea salatzeko “Altsasukoak aske! Hau ez da justizia” lemapean manifestazioa antolatu dute Iruñean Altsasuko Gurasoak Mugimenduak eta Altsasukoak Aske Herri-Plataformak. Manifestazioa 17:00etan Iruñeako Golem Zinematik hasiko da eta Askatasuna Plazan amaituko da.

Usurbilen Altsasuko gazteen aldeko herritarrak ere martxan jarri dira. Aste honetan gazteen askatasuna exijitzeko argazki erraldoia aterako da Usurbilen, Lasarte-Orian manifestazioa egingo da eta larunbatean Iruñako manifestaziora joatekoa autobusak antolatu dira.

Ekainak 13, asteazkena

Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko argazki erraldoia aterako da, Mikel Laboa plazan 19:30ean.

  • Usurbilgo Ernaia: “Ez dugu onartuko absoluzioa ez den beste epairik. Ekainak 13 argazki erraldoia aterako dugu Altsasukoei babesa adierazteko eta larunbatean Iruinan izango gara autobusetako zerrendak betiko tabernetan izango dituzue. Utzi bakean Euskal Herria”.
  • Usurbilgo Sortu: “Aski da! Altsasukoei elkartasuna adierazi behar diegu. Mobilizazioak:  Ekainak 13 asteazkena. Argazki erraldoia, Mikel Laboa plaza, 19:30”.

EKAINAK 14, OSTEGUNA

Ernaik mobilizazioak antolatuko ditu herriz herri ekainaren 14 eta 15ean. Usurbilgo Ernaik ostegunean Lasarte-Orian egingo den manifestaziora joateko deia egin du. Manifestazioa Okendo plazan hasiko da, 19:30ean.

“Altsasuko gazteen aurkako sententziak Euskal Gazteriaren kontrako kriminalizazioan aro berri bat irekitzen du. Estatuaren partetik norabide errepresibo argi bat zehazteaz gain, aurrekariak ere zehazten baititu. Izan ere, prozesu lotsagarri honen atzean erabat autoritario, inposatzaile eta atzerakoia den erregimenaren gerra estrategia bat ezkutatzen da.

Euskal gazteriaren etorkizuna jokoan dago. Espainia zein Frantziaren menpeko eta sistema kapitalista heteropatriarkarraren lurpean bizirautea da eskaintzen digutena. Bestelako Euskal Herri aske bat eraikitzen gabiltzan gazteok beraien jo puntuan gaude. Gaur Altsasuko gazteak dira, baina bihar gutako edozein izan daiteke.

Gutzi honi erantzuteko, mobilizazioak antolatuko ditugu herriz herri ekainaren 14 eta 15ean. Ernaik dei egiten dio euskal gazteriari kaleak hartu, bertan parte hartu eta salaketa irmoa egitera. Oztopoak oztopo, egunez egun Euskal Herri aske, sozialista eta feminista irabazten segi dezagun”.

Ekainak 16, larunbata

Iruñeako manifestaziora joateko autobus zerbitzu bikoitza antolatu da Usurbildik. Izen ematea ohiko tabernetan eta asteartetik ostiralera Sutegi sarreran jarriko den mahaian.

  • 10:30ean, Oiardo Kiroldegi paretik.
  • 15:00etan, Oiardo Kiroldegi paretik.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.