Usurbilgo gazte mugimenduak parekidetasunaren gaia landuko du ekaineko egiratauan

Arg.: usurbilgogazteak

Apirilaren 13an “Zerbait aldatzera doa…” lemapean aurkezpen berezi bat egin zuten herriko gazteek. Bertan egitasmoaren berri eman eta apirilatik azarora bitartera prestatu duten egitaraua aurkeztu zuten. Hilabete bakoitzak bere egutegi propioa izango du (osatu ahala, kaleratzen joango dira): “Herriko eragile eta talde guztiei eskua luzatu nahi diegu, hilabete bakoitzeko dinamikan parte hartzera, eta guztion artean egutegia osatzera. Elkarlana baitugu bide, eta arnasbide. Azarora bitarte, ondo pasatzen, ikasten eta borrokan ondo pasa dezagun!  Gazteok argi dugu. Gure eskubide guztien jabe, Usurbil bizi eta euskaldun batean bizi nahi dugu. Eta orainari heltzera goaz, etorkizuna gurea izan dadin!“. Dagoeneko ekaineko egitarauaren berri eman dute; parekidetasuna izango gai nagusia.

Ekainak 14, osteguna

Arg.: usurbilgogazteak

  • 13:15 Autobusez Donostiara piraguan ibiltzera: “Emakumeok egunpasa eta piraguan ibiltzera goaz. Eguerdian Ondarreta hondartzan jolasean ariko gara palan, baloi, gitarra eta eraman nahi dugun guztiarekin. Bertan bazkalduko dugu (janaria etxetik eramanda) eta 16:00etan piraguan ibiltzera joango gara itsasora. Teniseko pista aurrean, Haizearen Orrazia aldera doan ibilbidearen hasiera parean pasako dugu goiza, eta beranduago datozenek jakiteko, bertan elkartuko gara zuzenean piraguan ibiltzera doazenekin. 19:00ak aldera bukatuko dugu”.
  • Prezioa: 8 euro.
  • Izenematea: Ekainak 14 (osteguna), 11:00ak baino lehen izena eman helbide honetan: usurbilgogazteak@gmail.com

Ekainak 16, larunbata

  • 10:30 Hitzaldia Potxoenean: “Elkarguneko feminismoa: nola uztartu generoa, hizkuntza eta klasea”.
  • Hizlariak: Idurre Eskisabel Larrañaga (kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre Dorronsoro (kazetaria eta antropologoa, Jakin Aldizkariko zuzendaria). “Elkarguneko feminismoak erakutsi digu menperakuntzak elkarrekin gurutzatzen direla eta elkar indartzen. Gaur eta hemen, gizarteko botere harremanen sarean, emakume izateak, hiztun minorizatu izateak eta prekario izateak zer esan nahi duen aztertuko dugu eta elkarren arteko aliantzak nola gauzatu daitezkeen ikusi”.

Ekainak 26, asteartea

  • 17:30 Jai berdinzalegoen aldeko gogoetarako espazioa sortzeko saioa Potxoenean, Farapi kooperatibako kideekin. “Adituen laguntzaz, bakoitzaren esperientzietatik abiatuz, jakintza eta gogoetaz elikatuko gara denon artean. Garrantzitsua da gazteak gerturatzea, eta zer esanik ez Jai Batzordeetako kideak”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.