Altsasuko gazteen askatasuna eskatu eta Iruñeako manifestazioarekin bat egin dute usurbildarrek

Arg.: Noaua!

Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eta une gogor hauetan babesa eta elkartasuna adierazteko, atzo (ekainak 13) argazki jendetsua  atera zen Mikel Laboa plazan.  Ekainaren 16an (larunbata) Altsasuko gazteen epaiketa eta gartzelaratzea salatzeko “Altsasukoak aske! Hau ez da justizia” lemapean manifestazioa antolatu dute Iruñean Altsasuko Gurasoak Mugimenduak eta Altsasukoak Aske Herri-Plataformak. Manifestazioa 17:00etan Iruñeako Golem Zinematik hasiko da eta Askatasuna Plazan amaituko da.

a

Aski da! Kalera irten behar dugu Altsasukoei elkartasuna adierazteko eta eskandaluzko sententzia hau salatzeko

“Auzitegi Nazionalak muturreraino eraman du Altsasuko zortzi gazteen aurkako zigorra. Jende gehienaren moduan, suminduta eta haserre egon beharko ginateke eskandalu honekin, prozedura osoarekin eta erregimen postfrankistaren demokrazia ezarekin. Horregatik kalera irten behar gara, zigortutako gazteei elkartasuna agertzeko eta epaia salatzeko.

Gisa honetako erabaki asaldagarriek agerian uzten dute erregimen postfrankista honetan ez dagoela demokraziarik, ez botere banaketarik, ez justiziarik, gerra-gosea baizik. Trikorniodun epaileak dauden artean, hemen ez dago bizikidetza egonkorrik eta bake iraunkorrik eraikitzerik.

Estatura lotzen gaituzten kateak mozteko determinazioa sendotu baino ez du egiten epai honek. Izan ere, herri honetan guztiok modu duinean bizitzea merezi dugu, berme guztiekin, ez gezurretako “demokrazia” honetan.

Usurbildik autobusak irtengo dira ekainak 16an Iruñean izango den manifestaziora joateko. Goizez 10:30 etan irtengo da eta arratsaldez 15:00tan. Bi kasuetan kiroldegitik. Izena emateko ohiko tabernetan izango dira zerrendak eta asteartetik ostiralera mahaia izango da Sutegi sarreran”.

Ekainak 16, larunbata

Iruñeako manifestaziora joateko autobus zerbitzu bikoitza antolatu da Usurbildik. Izen ematea ohiko tabernetan eta asteartetik ostiralera Sutegi sarreran jarriko den mahaian.

  • 10:30ean, Oiardo Kiroldegi paretik.
  • 15:00etan, Oiardo Kiroldegi paretik.

Ernairen protesta

Espainiako Ordezkaritzan Ernai gazte mugimenduak protesta egin du.

Larunbaterako babesa handia

Duela egun gutxi, Nafarroako 50 eragile politiko, sozial eta sindikalek agerraldia egin dute, Altsasuko gazte gartzelaratuei babesa emateko eta larunbateko manifestazioarekin bate egiten dutela adierazteko.

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.