Eguzki: “Troiako arriskua berriz ere agerian geratu zen igandean”

Arg.: Eguzki

Eguzki Talde Ekologistak N-634 errepidean, Troia inguruko pasabideak, herritarren segurtasunerako duen arriskua salatu berriz ere. Pasa den igandean (ekainak 10) ehundaka herritarrek Gure Esku Dagok antolatutako giza katean parte hartu zuten. Giza katearen zati bat gune horretan osatu zen.  Osatu behar zuten tartea N-634 errepidean zegoenez,  lasartearrek eta zubietarrek bereziki, Troiatik pasatu behar izan zuten, eta, tropelaren babesean eta GEDko antolatzaileen zaintzapean joan ziren arren, berriz ere bertatik bertara ikusi zen zer arrikutsua den pasagune hori. Lehendabizi, trenbidea gurutzatu behar izan zuten, eta, trenbidea pasatu ondoren, zuzenean N-634ra atera ziren. Bertan ez dago espaloirik ez bazterbide zabalik. Giza katea amaitzean egoera berbera errepikatu zen, lehenik errepode bazterrean eta ondoren trenbidea gurutzatu behar.

Arg.: Eguzki

N-634 errepidea oso arriskutsua

Troiako arriskua berriz ere agerian geratu zen igandean

Arg.: Eguzki

“Mila lasarteoriatar baino gehiagok parte hartu zuten igandean Gure Esku Dagok antolatutako ekimenean. Osatu behar zuten kate-tartea N-634 errepidean zegoenez, horietako askok, zubietarrek bezala, Troiatik pasatu behar izan zuten, eta, tropelaren babesean eta GEDko antolatzaileen zaintzapean joan ziren arren, berriz ere bertatik bertara frogatu ahal izan zuten zer arrikutsu den pasagune hori. Lehendabizi, trenbidea pasatu egin behar da, eta, trenbidea pasatuta, zuzen-zuzenean N-634ra ateratzen da. Eta han ez dago espaloirik ez bazterbide zabalik.

Bada, Troiakoa da Lasarte-Oriatik eta Zubietatik Usurbilera (eta alderantziz) oinez joateko bide naturala. Ez da bide normala, ordea, pasagune horren arriskuak disuasorio bihurtzen duelako.

‘Puntu beltzik ez’ kanpainatik nabermendu duten bezala, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak pasagune horri lehenbailehen soluzio bat eman behar diote. Alde batetik, arriskua bera saihesteko, jakina, eta, bestetik, Lasarte-Oria, Zubieta eta Usurbilen arteko lotura peatonal duin bat behingoz bermatzeko.

Gainera, ba omen dago soluzio tekniko bat. Izan ere, iaz, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak trenbide eta errepide gaineko pasabide bat egiteko proiektu bat landu zuten. Badirudi Udala eta Eusko Tren badauela beren partea jartzeko prest; Aldundia, berriz, orain arte, behintzat, uzkur agertu da. Troian istripu eta eskapada dezente izan dira. Gauzak dauden bezala jarraituz gero, denbora kontua baino ez da ezbehar berriren bat gertatzea. Penagarria litzateke gertatu arte soluzioari ez ekitea”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.