Ekainaren 20an Joan Mari Torrealdaik “El asedio al euskera” liburua aurkeztuko du Sutegin

Usurbilgo Udalak antolatuta, ekainaren 20an (asteazkena) Joan Mari Torrealdaik  “El asedio al euskera. Más allá del libro negro” (Setioa euskarari, liburu beltzaz harago) bere azken liburua aurkeztuko du Usurbilen. Xabier Arregi alkateak emango dio ongi-etorria ekitaldiari, eta Idoia Torregarai eta Mertxe Aizpurua herriko kazetariek elkarrizketatuko dute. Aurkezpena Sutegin izango da, 18:30ean.

a

‘Asedio al euskera’

1998an Joan Mari Torrealdaik El libro negro del euskera argitaratu zuen. Liburu hartan, han eta hemen bildutako testu-zatien bitartez, euskarak XVIII. mendeaz geroztik jasan duen bazterketa edo zapalkuntza dokumentatu zuen. Hogei urte geroago, errebisionismoa, zapalkuntza horren tamaina edo, are gehiago, zapalkuntza egon izana ere ukatzen dutenen diskurtsoa harro-harro dabil, eta komunitate autonomoetan bertako hizkuntzak normalizatzeko indarrean jarri diren politiken kontra jotzeko erabiltzen da. Noiz eta Estatua birzentralizazio-prozesu batean buru-belarri sartuta dagoenean. Izan ere, hizkuntzak ez daude prozesu horretatik salbuetsita.

Asedio al euskera liburu berrian, Torrealdaik, berriz ere han eta hemen bildutako testuen bitartez, agerian uzten ditu errebisionismoaren supremazismo linguistikoa eta ahulezia intelektuala; agerian uzten du haren argudioak, askotan, aurrejuzguetan oinarrituta daudela eta, sarri, sarriegi, argudioak baino gehiago irainak direla. Liburuaren hitzaurrea Juan Carlos Moreno Cabrera katedratikoak idatzi du. Haren ustez, une honetan espainolismo linguistikoa eraso betean ari da. Bada, Joan Mari Torrealdairen Asedio al euskera eraso horri aurre egiteko tresna ezin aproposagoa da.

Noaua! astekariaren 742. zenbakia

Noaua! astekariaren 742. zenbakian plazaratu zen elkarrizketan hauxe zioen titularrak: “Hizkuntza ikuspuntutik, naziolismo espainola sepremazista da”. Liburua hobero ulertzeko gako ugari eskaini zituen elkarrizketa honetan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.