Udalak antolatuta ekainaren19an “Usurbilgo ura, gure baliabideak” mahai ingurua Sutegin

Usurbilgo Udalak astearterako (ekainak 19) “Usurbilgo ura, gure baliabideak” izenburupean mahai-ingurua antolatu du, Sutegin 18:30ean. Bertan herriko ur-sistemaz, funtzionamenduaz, egin diren berrikuntzez, ur-politikez, ur-baliabidez… arituko dira  gaian adituak diren bi gonbidatu hauek: Iñaki Antiguedad, Hidrogeologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Valentin Dehesa, Elikaduraren industrian kontrol-sistemak diseinatzen aditua eta gai honetan udalaren aholkularia. Udalaren ordezkari moduan, Xabier Arregi, Usurbilgo alkateak parte hartuko du. Udalak jakinarazi du herritarrek parte hartzeko aukera izango dutela,  gonbidatuei galderak zuzentzeko tartea egongo baita.

2017ko azaroan gastroenteritis brotea antzeman zenetik, ezin izan da edan Erroizpetik zetorren ura. Gertaturikoa errepikatzea saihesteko neurriak hartu zituen Udalak: 90.000 euroko inbertsioa egin du, eta ur-bilketa, banaketa eta kontrol-mekanismoak hobetu ditu.

Erakusketa informatiboa

Arg.: Noaua!

Sutegiko erakusleihoan herriko uraren sistemaren  inguruko erakusketa informatiboa jarri Udalak:

  • Bertako urak: tratamendua eta horniduraren irismena.
  • Berrikuntzak eta hobekuntzak: turbidimetroa, aurreklorazioa, ur-analisiak eta telekontrola.
  • Usurbilgo ur-hornidura sarea: bertako ura eta Añarbeko ura.
  • Uraren kalitatearen bermea: kontrolak.
  • Ibertsioa: berrikuntzak eta hobekuntzak 90.000€.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.