Berriak, Usurbilgo Udalak eta Hurbilago Elkarteak ‘BerriaLagun’ kanpaina martxan jarri dute Usurbilen

Arg.: Usurbilgo Udala

Berriak, Usurbilgo Udalak eta Hurbilago Elkarteak BerriaLagun kanpaina martxan jarri dute Usurbilen: “Erosi Usurbilen Berriaren eskutik”. Berriaren proiektua, euskara eta herri-merkataritza sustatzea helburu duen kanpaina da BerriaLagun eta ekimen honekin herriko 31 merkatarik egin dute bat. Ekainaren 18tik uztailaren 16ra bitarte, BerriaLagun egin diren establezimendu horietan erosten duten bezeroen artean hiru sari handi zozketatuko dira. Zozketa uztailaren 16an (astelehena) egingo da.

  • 500 €ko bi txeke.
  • 300 €ko txeke bat (Ttipi Ttapa ibilbidea egiten dutenen artean).

a

Alaitz Aizpurua, Garapen Ekonomikorako zinegotzia: “Udalean ez dugu dudarik izan kanpaina honekin bat egiteko. Bi arrazoiengatik babestu dugu: alde batetik, Usurbilgo Udalak ere bere ekarpena egin nahi dio Geroa gugan kanpainari, eta guk ere Berriaren bidelagun izan nahi dugu. Hor izan gara lehen; orain ere hemen gaude, eta, ziur nago, etorkizunean ere bidelagun izango direla Usurbilgo Udala eta Berria. Geroa gugan baitago. Euskaraz bizi nahi dugun euskaldun guztien baitan, nagusiki. Eta, bestetik, kanpaina hau ezin aproposagoa delako herriko merkataritza txikia bultzatzeko, sustatzeko. Eta, zer hobe, euskaratik eta euskaraz. Ez dira garai errazak honakoak merkataritza txikiarentzat. Irundik Usurbilera bitarteko lur-eremuan, 200.000 metro koadro gehiago bideratu nahi dituzte merkataritzagune handietarako, bai daudenak handitzeko, edota bai berriak egiteko. Aurreikusitako guztia eraikiko balitz, izugarrizko inpaktua izango luke bai sektorean bertan, izan ere, berez zaila den etorkizuna, are beltzago bihurtuko da herriko merkatarientzat, bai geure herrietako eguneroko bizitzan, bai eta hizkuntzaren eremuan, jakin baitakigu halako saltoki eremuetan zein den hizkuntza nagusia, euskararen kaltetan”.

Juanjo Allurrek, Hurbilago Elkartearen izenean: “Kanpaina aproposa da eta egokia da herriko saltokietan erosten duten bezeroak saritzen dituelako. Gainera, modu honetan, Berriako Usurbilgo komunitatea handiagoa eta zabalagoa egitea ahalbidetzen du. Hurbilagok berehala esan zuen baietz. Guztiok irabazten dugu: bai Berriak, bai herriko merkatariek, bai euskarak”.

Kanpainarekin bat egin dute komertzioak

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.