Badatoz herri jaiak! Gora Santixabelak!

2018ko Santixabel jaiak badatoz! Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira, Santixabel egunean hain zuzen ere. Dagoeneko Usurbilgo Jai Batzordeak prestatutako egitaraua etxeetan banatu da eta beraz, hemendik aurrera lepoan koadrodun zapia jantzi eta irri eginez gozatu dezagun guztiok Santixabel jaietan!

Ibai Arrietaren diseinua irabazlea

2018ko jaietako egitaraua diseinuaren irabazlea Ibai Arrieta del Pico usurbildarra izan da. Santixabeletako egitarauaren diseinu lehiaketa guztira 20 lan aurkeztu dira eta iaz gertatu zen moduan, epaimahaiak Ibai Arrietaren deseinua saritu du: “Diseinua argazkietatik abiatzen dut. Aurtengoan bereziki herritarrak dantzan ageri diren argazkiak nabarmendu nahi izan ditut; soka dantza, oilasko biltzaileak dantzan… Txuri beltzeko irudiak izanik, jai egun bakoitzari bestelako kolorea eman nahi izan diot, festa anitz eta koloretsuak islatzeko”.

Egitaraua

Ekainak 26, asteartea

  • 17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.

Ekainak 28, osteguna

  • 06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
  • 10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).
  • 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
  • 15:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
  • Ondoren, pintura lehiaketako sari-banaketa.
  • 18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta.
  • 19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera udaletxetik, gaztain-erretzaileen eskutik.
  • Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    Arriketai txaranga.
  • Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.
  • 22:00 Bertsio gaua txosnagunean.

Ekainak 29, ostirala

  • 10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
  • Egunean zehar,Txu Txu trena.
  • 10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).
  • 10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean).
  • 10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2 artekoentzat).
  • 11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
  • 12:30 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
  • 14:30 Karaoketa frontoian.
  • 14:30 Gazte Eguneko bazkaria txosnetan.
  • Ondoren, Motxaila Elektrotxaranga.
  • 17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 19:00 Erromeria Artzabalen: Elustondo anai-arrebak.
  • 23:00 Bide Batez berbena frontoian.
  • 02:00 Rude Pride eta Eromeria txosnetan.

Ekainak 30, larunbata

  • 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
  • 11:30 Urpekaritza Kiroldegian.
  • 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
  • 12:30 Trikitilarien kalejira.
  • 14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.
  • 16:00 Xakea txosnetan.
  • 18:00 ElektroPapo txosnagunean.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
  • 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoneko plazan (Potxoenea ondoan).
  • 23:30 Kontzertua frontoian: Juantxo Skalari eta la Rude Band+Mendeku Itxua.
  • 02:30 Bad Sound System txosnetan.

Uztailak 1, igandea

  • 06:00 Eonian Elektrotxaranga.
  • 07:00 Gaupasa egin dutenen argazkia.
  • 07:30 Sokamuturra ikastola aurreko belardian.
  • 09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
  • 11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien 3. Topaketa.
  • 11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
  • 11:30 Azpeitiko zanpantzarrak.
  • 12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
  • 12:30 Herri-kirolak. Euskal Herriko emakume harri-jasotzaile eta aizkolarien txapelketa.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
  • 16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.
  • 18:00 Arriketai Txaranga.
  • 18:30 Herri-kirolak: idi-dema eta emakumezkoen giza-proba.
  • 19:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
  • 22:30 Bertsolariak frontoian: Jexux Mari Irazu, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga.
  • Jarraian, XLII. Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketetako sariak.
  • 00:00 Berbena frontoian: Laiotz.
  • 02:30 Odolaren Mintzoa eta Rukula txosnetan.

Uztailak 2, astelehena

Santixabel eguna

  • 09:00 Esnadeia txistulariekin.
  • 12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
  • Jarraian, lore eta salda banaketa.
  • 12:30 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
  • 12:30 Incansables txaranga.
  • 16:00 Musa txosnetan (Izen ematea 15:30-16:00 artean).
  • 17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
  • 18:00 Gaztetxoenzako Auntoke txapelketa txosnetan.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
  • 18:30 Incansables txaranga.
  • 19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
  • 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
  • 00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.

Egitaraua PDF formatuan eskuratzeko: Santixabelak 2018

Oharrak

  • Jaietan koadrodun zapi urdina janzteko gonbidapena.
  • Sutegiko erakusketa aretoan hiru erakusketa egongo dira:
  1. Iñaki Agirresarobe herritarrak 1984-2017 urte bitartean Santixabel jaietan ateratako argazkiaen erakusketa. Ekainak 26tik uztailaren 4ra arte.
  2. Zirriborro tailerreko ikasleen lanak. Ekainak 26tik uztailaren 4ra arte. 11:00-13:00 / 18:00-20:00.
  3. Eguneko zentroko herritarren lanak.
  • Ekainaren 29an eta uztailaren 3an prezio bereziak izango dira feriagunean.
  • Santixabeletako egitarauaren gaztelerazko bertsioa udaletxeko errejistro bulegoan eta www.usurbil.eus webgunean eskuragarri dago.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.