Ekainaren 28tik uztailaren 2ra Usurbilgo Txosna Batzordeak jaietako egitarau zabala prestatu du

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean Usurbilgo Txosna Batzordeak egitarau zabala prestatu du Santixabeletarako. Kontzertuak, jolasak, txapelketak… ez dira faltako! Guztiak Mikel Laboa plazan kokatuko den txosnen gunean egingo dira. Jaien barnean Gazte Eguna ospatuko dute ostiralean (ekainak 29); bazkaria eta bazkalosterako, Motxaila Elektrotxaranga. Antolatzaileek ohartarazi dute, gaur, ekainak 26, Gazte Bazkaritarako txartelak eskuratzeko azken eguna dela. Aitzagan erosi daitezke 12 euroren truke.

txosnetan laguntzeko deia

Antolatzaileek txosna gunerako bi dei egin dituzte:

  1. Mikel Laboa plazako txosna guneko muntaketa lanak bideratuko dituzte asteazkenean (ekainak 27). Txosna gunea egokitzen laguntzeko deia diete herritarrei.
  2. Aurten bi txosna jarriko dituzte frontoi atzean. Egunero, arratsaldetik goizaldera zabalik mantendu nahi dituzte eta horretarako herritarren laguntza behar dutela adierazi dute antolatzaileek. Hiru orduko txandak egiteko jendea behar da. Kontuan izanda, jai egun bat gehiago izango dutela aurtengo Santixabelek, bost festa egun guztira. Txosnetan laguntzera animatzen denak aurrez Aitzagan eman behar du izena, edo bestela, ekainaren 27ko muntaketa lanetara agertu besterik ez du egin behar.

Txosna guneko egitaraua

Ekainak 28, osteguna

  • 06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
  • 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
  • 18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta.
  • 22:00 Bertsio gaua txosnagunean.

Ekainak 29, ostirala

  • 14:30 Gazte Eguneko bazkaria txosnetan.
  • Ondoren, Motxaila Elektrotxaranga.
  • 02:00 Rude Pride eta Eromeria txosnetan.

Ekainak 30, larunbata

  • 16:00 Xakea txosnetan.
  • 18:00 ElektroPapo txosnagunean.
  • 02:30 Bad Sound System txosnetan.

Uztailak 1, igandea

  • 06:00 Eonian Elektrotxaranga.
  • 07:00 Gaupasa egin dutenen argazkia.
  • 19:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
  • 02:30 Odolaren Mintzoa eta Rukula txosnetan.

Uztailak 2, astelehena

  • 16:00 Musa txosnetan (Izen ematea 15:30-16:00 artean).
  • 18:00 Gaztetxoenzako Auntoke txapelketa txosnetan.
  • 19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
  • 00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.