Uztaileko ostegunetan “Laboaren uztaila” ekimena: Mara, Joseba Irazoki, Mikel Uraken eta Sokartean

Uztailean zehar, ostegunero, Laboaren Uztaila musika emanaldiak izango dira Mikel Laboa plazan. Emanaldi guztiak euskaraz izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Ekimen hau, egungo musika bakarlari euskaldunak ezagutarazteko eta Mikel Laboa omentzeko helburuarekin egiten da.

Diruz laguntzeko borondatea

Antolatzaileek adierazi dute jaialdia sostengatzeko, autogestionatua denez eta inolako diru-laguntzarik gabe egiten denez, txapela pasako dela kontzertuetan ikusleek borondatea jar dezaten.

Zozketa

Aurtengoan musikariek laguntza eskainiko dute euren diskak oparituz. Diska hauen sortak zozketatuko dira uztailaren 5 eta 26ko kontzertuetan. Zozketarako boletoak jada salgai daude: “Nahi dituenak herriko festa edo ekintzatan aurkituko gaitu saltzen.  Zozketarako talde eta bakarlari mordo baten diskak ditugu dagoeneko eta zerrenda luzatuz doa: eMe, Don Inorez, Zozo, Joseba Tapia, Joseba Irazoki, Mikel Uraken, Zaparra, Kezka, Erokomeri, Odolaren Mintzoa, Rukula, Sokartean, Hotzikara, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg…. Boletorik ba al daukank????”.

Egutegia

Uztailak 5: Mara (Igor Arzuaga)

Uztailak 12: Joseba Irazoki

Uztailak 19: Mikel Uraken

Uztailak 26: Sokartean

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.