Uztailaren 12an eta 13an Jakin jardunaldiak Usurbilen: ‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila’

46. udako ikastaroen baitan, UEUk, Jakin eta Usurbilgo Udalak antolatuta, uztailaren 12an eta 13an Jakin Jardunaldiak egingo dira Usurbilen: ‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila’. Izena emateko epea zabalik dago www.ueu.eus webgunean.

‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila’

“1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.

EGITARAUA

UZTAILAK 2, OSTEGUNA

  • 09:00-09:30 Harrera eta material banaketa.
  • 09:30-09:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
  • 09:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
  • 11:00-11:30 Atsedenaldia.
  • 11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
  • 12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
  • 13:30-14:45 Bazkaria

Zaintzaren Utopia

  • 15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
  • 15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

“Harria Hitz” bisita gidatua

Jardunaldion harira, Udalak “Harria Hitz” bisita gidatua antolatu du uztailaren 12rako. Ibilaldia 18:00etan hasiko da, eta 19:15ean TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera izango da. Edozeinek du izena emateko aukera: 688 818 017 / info@kultuor.pro

UZTAILAK 13, OSTIRALA

Utopia sozio-ekologikoa

  • 09.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
  • 10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
  • 11:15-11:45 Atsedenaldia.
  • 11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.

OHARRAK

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren,  posta elektronikoan mezu bat jasoko duzue, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzue mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri  harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).

Bazkaria

  • Bazkaltzeko aukera eskaintzen da, matrikulatzerakoan izena eman behar da. Prezioa: 15,00€

Alergia eta dieta bereziak

  • Atsedenaldian mokadutxo bat eskainiko da, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan adieraztea eskatzen da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.