Santuenea eta Amiri artean erraustegiaren gasa eramateko obrak hasi ditu NorteGasek

Arg.: Noaua!

Uztailaren 9an (astelehena) Santuenea eta Zubietako Amiri baserriaren artean erraustegiaren gasa eramateko obrak hasi zituen NorteGas enpresak. Pasa den urtean Donostiako zatian egin zituzten lanak (aurrez inori jakinarazi gabe), eta astelehenean, urtebeteko atzerapenarekin, Usurbilgo zatian hasi ziren. Atzerapena bereziki Usurbilgo Udalaren aldetik jarritako ukapenak eta baldintzak hainbat izan direlako. Hasieran, proiektuari ez zitzaion baimenik eman, aurreikusitako trazaketa ez zelako egokia. Ondoren, herritarrei ahalik eta kalterik txikiena eragiteko moduko neurriak eskatu ziren, beti ere segurtasuna bermatuz.  Gasa sartzeko obra honek Zubietako mendi gainean egin nahi dituzten azpiegiturak hornitzeko helburua du.

a

obrak hiru fasetan egingo dira

Herritarrei ahalik eta kalte txikiena eragiteko, astelehenean hasi ziren obrak hiru fasetan egingo dira, eta bi hilabeteko iraupena izango dute. Segurtasuna bermatzeko, lanean ari diren egunetan errepidea itxi egingo dute ibilgailu motorizatuentzat.

  1. Lehen zatia: Amiri eta Urteagako baserrien arteko zatia egingo da.
  2. Bigarren zatia: Urteaga eta Ermotegi baserrien arteko zatia egingo da.
  3. Hirugarren zatia: Ermotegitik Santueneako sarrera arteko zatia egingo da.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

NorteGasen jakinarazpena

NorteGasek Santuenea eta Zubietan etxez etxe Nortegasen oharra banatu du. Bertan uztailaren 9tik aurrera enpresak Santuenean eta Amiri baserrien arteko bidean egingo dituzten lanen eta honek bizilagunei eragingo dien berri ematen da.

Lan egutegia

  • Bi hilabete: Udalari jakinarazi dioten arabera, lan hauek egiteko bi hilabete irautea aurreikusten dute: uztailaren 9tik abuztuaren 31arte.
  • Lan-ordutegia: 8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Baliteke, abuztuko larunbat batzuetan lan egitea, 8:00etatik 14:00ak bitarte.
  • Segurtasuna bermatzeko, lanean ari diren egunetan, Santuenea Zubietarekin lotzen duen errepidea itxi egingo dute.

Usurbilgo Udalarekin neurriak adostu dira

Eremu horretako auzokoei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko, Usurbilgo Udalarekin honako neurri hauek adostu dira:

Igarotzeko baldintzak

  • Laneko ordutegian baimendutako ibilgailuak pasa ahalko dira soilik.
  • Laneko ordutegitik kanpo: Astelehentik ostiralera oinezkoak eta motorrik gabeko ibilgailuak pasatu ahalko dira eta ezin izango dira pasa motorrezko ibilgailuak, beren etxebizitzetan sartzeko beste modurik ez duten egoiliarrak izan ezik.
  • Asteburuetan eta jaiegunetan, ibilgailuentzako pasabidea gaituko da.

TSST Autobusa

  •  Mikrobus lanzadera bat jarriko da Amiritik Lasarte-Oriara arte.
  • Lanzaderaren ordutegia T6 linearen ordutegiaren sinkronizatuta egongo da. Linea hori Usurbilgo goialdetik abiatzen da ordu bakoitzeko 15 minutuero, eta Hernaniko goialdetik ordu bakoitzeko 45 minitutan abiatzen da; ondorioz, Lasarte-Oriako Tajamar birbilgunera ordu bakotzeko 30. eta 00. minutuetan azalduko dira, hurrenez hurren. Horregatik, lanzadera ordu bakoitzeko 20. eta 50. minutuetan abiatzen da obra-eremutik. Lasarte-Oriara 30. eta 00. minutuetan baino pixka bat lehenago iristeko.
  • T6 autobusa iristen denean, Zubietan igo diren bidaiariak T6ra joango dira, eta Zubietara doazen T6ko bidaiariak lanzaderara joango dira. Hortaza, lanzadera Tajamarretik ordu bakoitzeko 00. eta 30. minutuetan abiatzen da.

Usurbilgo taxi-busa

  • Zerbitzua normaltasunez mantzen da.

Zaborra jasotzeko kamioa

  • Zerbitzua normaltasunez mantzen da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.