Uztailaren 20an UCIN lantegiak sortzen dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea

Uztailaren 20an (ostirala) herritar talde batek deituta, Usurbilgo UCIN lantegiak atmosferara egiten dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea deitu dute. Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan egingo da, 19:00etan.

Azken urteetan kexa ugari egon dira. Hainbat herritarrek ere elkarretaratzeak egin dituzte Atxegaldeko errepide ondoan, batez ere auzoan egon diren eta dauden minbizi kasuekin beldurturik. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ikerketa bat egin zuen gai honen inguruan eta badirudi minbizi kasu horiek ez dutela lantegiarekin zerikusirik. Herritarrak, bereziki Atxegaldeko bizilagunak, ez dira fidatzen. Azken hiru lejislaturetako udal ordezkariak ere gai honen inguruan maiz bildu dira, arazoari irtenbidea bilatzen. Badirudi arazoak bere horretan jarraitzen duela.

2007ko irudiak

Zigor espedientea

2017an Usurbilgo Udaleko hirigintza arlotik zigor espedientea ireki zioten Osinalde industriagunean kokatua dagoen Ucin lantegiari.

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea: “Jakitun gara enpresa honen ke isurketek herrian sortzen duten kezkaz, eta legealdi honetan ere beraiekin harremanetan izan gara problematika horri irtenbidea bilatu nahian. Duela hiru urte labe berria jarri behar izan zuten udalaren eskaera jarraituen ostean, eta tarte honetan gure asmoa izan da labe zaharra behin betiko ixtea eta ke-erauzgailu berria jartzea. Negoziaketa luzeak izan ditugu beraiekin, bolada batean hitz onak ere bai, baina aurrerapausurik ez dagoela ikusita, elkarrizketak eten egin dira. Behin eta berriz ari gara egoeraren larritasunaz ohartarazten Eusko Jaurlaritza, beren interbentzioa eskatzen eta gure inplikazioa eta laguntza eskaintzen. Bien bitartean hirigintza arloko zigor-espedientea irekitzea erabaki dugu”.

Kearen lehen sintomak

Kea arnastu duten herritarrek esandakoaren arabera, lehen sintomak begietan azkurea eta malkoak dira eta eztarrian azkurea/pikorea izatea. Segituan nabarmentzen da usaia, lehorra eta oso txarra. Gainera dagoeneko konturatu dira noiz izaten diren isuri hauek: “normalean gauetan eta eguraldi txarreko egunetan, euria egiten duenean”.

Ucin lantegian labe bat dago eta bertan aluminioaren galdaketa egiten da. Herritarrak, eta bereziki Atxegaldeko bizilagunak kezkatuta daude: “Usai eta ke horiek eragiten dituzten hondakinen berri ez daukagu, zehazki zer hondakin erretzen duten ez dakigu”.

Sare sozialean hainbat mezu jarri dituzte herritarrek egoeraren berri emanez:

  • 2018.07.13: “00:20… Irazu kalean gaugiro ederrean orain arte… Baino ezustean kiratsa!  Nondik ote dator? Betiko lekutik nabarmen… Eta trumoi eta tximista festa gurean… laister euria… Ze kasualitatea… Usurbilgo Udalak kontuan hartzeko… Sin mas…”
  • 2018.06.22: “Aste honetan Usurbilen ke zikiña eta kiratsa besterik ez dugu izan. Gaur bereziki goiz goizetik pasada bat izan da, jasanezina. Denok dakigu nondik datorren. Erraustegi kutsakorra  badator baino ez ahaztu hau ere  kutsakorra dela. Usurbilgo Udalak kontuan hartu…”
  • 2018.05.18 : “19:00ak… Usurbilen kiratsa dario, Munalurran bereziki… Eta nondik ote dator? Betiko industriagunetik. Usurbilgo Udalari kontuan hartzeko…”
  • 2018.05.18: “Atzo goizean 09:00ak aldea ere bai”.
  • 2018.03.27:  “21:45, kiratsa Usurbil en … Nondik ote dator? Osinalde industriagunetik akaso? Tximinia bateko ke misteriotsuren bat ote? Bai zera! Usurbilgo Udalak kontuan har dezala gaurkoa ere…  #kezikiñikez”.
  • 2018.03.23: “Arratsaldeko 17:00ak… ke misteriotsua Usurbilgo Osinalde industriagunetik… Tximini berezia dute bertan… Ez dut pentsatu ere egin nahi ke horretatik zer partikulatxo zabaltzen ari diren… betikoa… Usurbiludalak kontuan izateko…  #kezikinikez”.
  • 2018.03.06: “Usurbilen gaur, zoritxarrez, beste behin, kiratsa…  Eguerdiko 13:45etan eta orain, 18:00etan… Nondik ote dator? Betiko lekutik, Osinalde industriagunetik… Tripak mugitu zaizkit… botagurea… Usurbilgo Udalak kontuan har dezala… Apuntatu X batekin gaurko eguna”.
  • 2018.02.20:“20:00ak eta hau nazka! Kietza Usurbilgo kaxkuan. Nondik ote dator? Verbo asmar! Usurbilgo Udalak agian bai? Auskalo! #euriaaridu…”.
  • UCInena pasada bat da. Egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Erraustegia abian jartzean nabaritu ere ez dugu egingo martxa hontan. Enpresak (jabeak, langileak…) ikusi behar du jarduera bermatzeko modurik onena arazo izateari uztea dela, gainerakoan ez dela bideragarri izango, bestela jai daukagu. Ea zerbait asmatzen dugun benetan estutzeko”.

Ucin ingurumenarekin konprometitua

UCIN-Empresa-ContenidoArg.: ucinaluminio.com

Ucin lantegiko webgunean halaxe dio, ingurumenarekin konprometitua dagoela. Hori horrela dela frogatzeko bertan ikusgai dituzte hainbat ziurtagiri. (klik). Eta Ucin usurbildarren osasunarekin konprometita dago?

telefono zerbitzua

telefonosUsurbilgo Udaleko udaltzaingoak aspaldi martxan dauka telefono zerbitzua. Ke-isuriak  sumatuz gero, Udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112

informazio gehiago

 

2 responses to “Uztailaren 20an UCIN lantegiak sortzen dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea

  1. Pingback-a: “Ez etsi, Ucini hortzak erakutsi” elkarretaratzean herritarrak oso kezkatuta agertu ziren | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Atzo arratsaldean Ucin lantegiak eragindako keak Usurbilgo kaxkoa erabat estalita utzi zuen | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.