Uztailaren 25etik 31ra Zubietako Herri Jaiak

Uztailaren 25ean hasiko dira Zubietako Herri Jaiak eta uztailaren 31n amaituko dira.  Jai hauek Zubietak duen herri izaera eta herritarren arteko harremanak sendotzeko tresna bilakatu asmo dute jai batzordeko lagunek.

Egitarau zabala antolatu dute Zubietako Jai Batzordeko lagunek: herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia, Herri Antzerkiaren proiekzioa, oilaskobiltzaileak, puzgarriak, apar festa, sardin eta piper jatea, bertso poteoa, mus eta toka txapelketak, musika, dantza,….

Egitaraua

Uztailak 25, asteazkena

Santio Eguna

  • 09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 10:30 Meza Nagusia.
  • 11:30 Txupinazoa eta soka-dantza.
  • Ondoren, luntx herrikoia.
  • 18:00 Herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia.
  • 19:00 Bertso Pala frontoian. Pilotariak: Larrarte-Arrillaga eta
    Galdos-Maiza. Bertsolariak: Markel Eizagirre eta Beñat Jauregi.
  • Jarraian, buruhandiak.
  • 22:00 2000. urteko Herri Antzerkiaren proiekzioa Errebote Plazan: “Markesaren Etxean”.

Uztailak 26, osteguna

Oilasko Biltzaileen Eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.
  • 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, ostirala

Umeen Eguna

  • 10:00 Jolasen hasiera.
  • 13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
  • 16:00 Puzgarriak, Guraso Elkartearen eskutik.
  • 17:30 Txokolatada eta buruhandiak.
  • Ondoren, apar festa, Guraso Elkartearen eskutik.
  • 20:00 Poteo herrikoia. Txosnan, Txalagore taldearen emanaldia.
  • 21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
  • 00:00 Laiotz Taldearen dantzaldia.

Uztailak 28, larunbata

Jubilatuen Eguna

  • 09:30 Meza.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
  • 16:30 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
  • 18:00 Herri Kirol saioa, Kañamares aita-semeak aizkoran eta Jokin Auzmendi harri jasotzen.
  • 19:30 Sardin eta piper jatea.
  • 23:30 Txorroskilo eta Rukula taldeen kontzertuak.
  • Ondoren, Eromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 29, igandea

  • 12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan, Bertso Eskolaren eskutik.
  • Eguerdian, bertso poteoa eta II. Puntu Txapelketaren Sari banaketa.
  • 14:00 Paella prestaketaren hasiera.
  • 15:00 Paella jatea.
  • 18:30 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.
  • 22:00 Bertsolariak: Eli Pagola, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Uztailak 30, astelehena

Gaupasa Eguna

  • 16:00 Mus txapelketa (15:30tan Izen ematea).
  • 17:30 Toka txapelketa.
  • 00:00 Kontzertuak: Koban eta Parabellum. Dj Seymarrekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, asteartea

San Inazio Eguna

  • 09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
  • 10:30 Meza.
  • 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
  • 14:00 Zikiro jatea.
  • 18:00 Gorritiren Showa.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.
  • Amaitzeko, musika txosnan.

Oharrak

  • Uztailaren 27ko herri afarirako txartelak uztailaren 22ra arte eskuratu daitezke Zubietako Alamandegi tabernan.
  • Uztailaren 31ko zikiro bazkarirako txartelak uztailaren 23ra arte eskuratu daitezke Zubietako Alamandegi jatetxean.
  • Uztailaren28ko jubilatuen bazkaria Barazar jatetxean ospatuko da. Lekua hartzeko uztailaren 21a baino lehen telefono honetara deitu behar da: 634 879 207 (Arantzazu)
  • Uztailaren 29ko paella janerako, kuadrilla bakoitza beharrezko osagaiak eta tresneria ekartzeaz ardura beharko du. Bertaratzeko asmoa izanez gero, Alamandegi tabernan dagoen zerrendan apuntatu behar da, kuadrilako kide kopurua.
  • Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
  • Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
  • Jaietan ez da onartuko inolako erasorik.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.