Atzo arratsaldean Ucin lantegiak eragindako keak Usurbilgo kaxkoa erabat estalita utzi zuen

Arg.: Atxegaldeko auzotar batena

Atzo (uztailak 19), arratsaldeko 18:30-19:00ak aldera ke multzo handia zabaldu zen Usurbilen, bereziki Atxegalde, San Inazio eta Kaxkoko inguruetan.  Kea ikusteko aukera izan zutenek, Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegitik zetorrela adierazi digute. Gertaeraren berri jakin bezain laister Udalak protokoloa martxan jarri eta Ucin latengira gerturatu ziren Xabier Arregi Usurbilgo alkatea, teknikari arduraduna eta udaltzainak. Gerturatu eta barrura sartu ziren zer gertatu zen jakiteko asmoarekin.

Arg.: Atxegaldeko auzotar batena

Usurbilgo Udalak bere twitter kontuan gertatuaren berri eman zuen, informazioa argazkiekin osatuz. Jarraian duzue azalpena: “Ke latza eta izugarria ari da ateratzen Ucinetik eta Xabier Arregi alkatea lantegiaren aurrean dago zer ari den gertatzen jakiteko. Ucineko arduradunak esan digu labetik ateratako zepa-edukiontzi bat irauli egin dela eta oxigenoarekin kontaktuan izugarrizko kea atera du. Dagoeneko itzali dute”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Usurbilgo Udala

Txostena osatzen

Gaur Udalak beste ohar hau kaleratu dut twitterreko kontuan. Bertan atzoko gertaeraren ingurko txostena osatzen ari dela jakinarazi du: “Atzo arratsaldean Ucinen gertatu zenaren ondotik, udal-teknikariak txostena osatzen ari dira, eta Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera eta Ucinera igorriko du, beharrezko erantzukizunak eta neurri zuzentzaileak eskatzeko”.

Gaur 19:00etan elkarretaratzea

Atzokoa gertatu baino lehenago gaur arratsaldeko 19:00etarako, Mikel Laboa plazan, herritar talde batek, Usurbilgo UCIN lantegiak atmosferara egiten dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea deitua du. Atzoko gertaera, ustez, ezbehar bat izan arren, gai honekiko usurbildarrek duten kezka areagotzen dela nabaria da kalean.

telefono zerbitzua

telefonosUsurbilgo Udaleko udaltzaingoak aspaldi martxan dauka telefono zerbitzua. Ke-isuriak  sumatuz gero, Udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112

One response to “Atzo arratsaldean Ucin lantegiak eragindako keak Usurbilgo kaxkoa erabat estalita utzi zuen

  1. Pingback-a: “Ez etsi, Ucini hortzak erakutsi” elkarretaratzean herritarrak oso kezkatuta agertu ziren | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.