“Ez etsi, Ucini hortzak erakutsi” elkarretaratzean herritarrak oso kezkatuta agertu ziren

Arg.: Noaua!

Pasa den ostiralean, uztailaren 20an, herritar talde batek deituta Usurbilgo Osinalde industriagunean (Atxegalde auzoaren aurrean) dagoen Ucin lantegiak atmosferara egiten dituen isurketa kutsakorrak salatzeko Ez etsi, Ucin-i hortzak erakutsi” lemapean elkarretaratzea egin zen Mikel Laboa plazan.

Irailetik aurrera ekimen gehiago

Deitzaileek irailetik aurrera, mobilizazioei segida emateko asmoa dutela iragarri zuten elkarretaratzean: “Gure pazientziak lepo egin du, eta ez ditugu tarteka-tarteka egiten diren hitz onez beteriko asmo eta promesak sinesten. Marra gorri guztiak aspaldi gainditu zituen Ucinek eta aurrez aurre izango gaitu hemendik aurrera, baldin eta, herritarrok aurka egotetik aurka aritzera jauzia emateko prest bagaude”.

hortzakerakutsiucini@gmail.com

Herritar taldearekin hartuemanetan jartzeko e-posta bat ireki da: hortzakerakutsiucini@gmail.com

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

Adierazpena

“Urteak daramatzagu Ucinek atmosferara isurtzen duen ke kutsatuaren ondorio larriak jasaten. 2004ean jaso zituen Udalak herritarren lehen kexak. Geroztik, hamalau urte luze pasatu dira, eta herritarrok aurkeztutako kexa kopurua izugarria da. Nahikoa da. Nazka, nazka eginak gaude. UCINek oso garbi dauka bere helburua: negozioa, negozioa eta negozioa. Eta horretarako ez dauka inongo erreparorik, tartean herritarron osasuna jokoan badago ere, berak negozioa lehenesten du.

Udala ere nahi duen eran toriatzen du Ucinek. Aurrena labe zaharra zen arazoa, gero labe berria egin eta zepak zirela arazoaren iturri, zepentzako biltegia egin eta arazoa konpondu ezin halere, gero, ezkutuan labe zaharra berriro erabiltzen ari zirela jakin genuen, ikusten duzuen bezala ziria hemendik eta gezurra handik. Udalak ikuskapenak egiteko eskuduntza eta horretarako protokolo zehatza idatzita eduki arren, gero… beti dago gero bat hori behar bezala ez gauzatzeko. Enpresa honen hitza jatea etengabea izan da urte hauetan. Udaletxean dagoen dokumentu pila da horren lekuko, edo, herriko Noaua!ren hemeroteka begiratu besterik ez dago.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, berea duen papera betetzen du: ingurumena babesteko itxura plantak egin txostenetan, eta gero praktikan, aukera duen guztietan, beste aldera begiratu, enpresarioa ez kaltetzeko. 2010ean enpresari eman zion Ingurumen Baimeneko txostenean jasotzen duena, gero, ez du Ucinek betetzen, baina Ingurumen Saileko teknikariak beti oso lanpetuta daudenez, ikuskapenik ez dute egiten, ez zaie isurketei inongo jarraipenik egiten. Udal ingurumen teknikariaren 2012ko txosten batean jasota dagoenez, ordurako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko teknikariak nekatuta zeuden udaletik egiten zitzaizkien eskariei erantzuteaz. Legeak kutsatzea baimentzen duenez, herritarren kexei erantzun hori ematen zaie: enpresaren jarduerak eragiten dituen isuriak legearen barruan daudela, beraz kutsatzen jarrai dezakeela muga horiek gainditzen ez dituen bitartean. Hori da bere jokabidea ia gai guztietan. Ondo dakigu bai, bestela ikusi nola jokatzen ari den Zubieta gainean eraikitzen ari diren errauste plantarekin.

Gure pazientziak lepo egin du, eta ez ditugu tarteka-tarteka egiten diren hitz onez beteriko asmo eta promesak sinesten. Marra gorri guztiak aspaldi gainditu zituen Ucink eta aurrez aurre izango gaitu hemendik aurrera, baldin eta, herritarrok aurka egotetik aurka aritzera jauzia emateko prest bagaude. Horregatik diogu ez etsi, Ucin-i hortzak erakutsi! Errausketarik Ez, Ez Zubietan, ez Ucinen, ez inon!”.

Kexak/salaketak telefonoz egiteko aukera

Resultado de imagen de telefono gifUsurbilgo Udaleko udaltzaingoak aspaldi martxan dauka telefono zerbitzua. Ke-isuriak  sumatuz gero, kexak edo salakateak egiteko herritarrak Udaltzaingora deitzera animatzen dituzte. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112.

informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.