Xabier Arregi: “Sinestezina eta onartezina da Foru Aldundia erakusten ari den errespetu falta”

Arg.: Usurbilgo Udala

Pasa den ostiralean Xabier Arregi Usurbilgo alkatea, Luis Intxauspe Hernaniko alkatea eta Ainara Rodriguez Andoaingo jarduneko alkatea Gipuzkoa plazan agerraldia egin zuten, Foru Aldundiaren egoitza nagusian hain zuzen ere.  Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuak eta berak zuzentzen duen Departamentuak Buruntzaldeko autobusen zerbitzua aldatzeko prozesuan izan duten jarrera salatzeko. Prozesu itxia, gardentasun eta parte-hartzerik gabea izan dela nabarmendu dute Beterri-Buruntza eskualdeko hiru herriren ordezkariek. “Sinestezina eta onartezina da Foru Aldundia erakusten ari den errespetu falta, bai errespetu instituzional falta eta bai herritarrekiko errespetu falta. Jarrera antzekoa izan du prozesu osoan”.

a

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea:

“Marisol Garmendiak eskualdeko alkateoi bidali berri digun gutun batean esaten digu laster argitaratuko dutela proiektua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta orduan jakingo dugula zein alegazio kontuan hartu dituzten eta zeintzuk ez.  Foru Aldundiaren jarrera antzekoa izan da prozesu osoan. Aurreproiektua egiten ari zirela, idatzita zegoenean jakin genuen, 2017ko irailean. Azalpen eske joan eta eskumena Foru Aldundiarena dela eta herritarren parte-hartzea erabat baztertuta zegoela oso argi utzi ziguten. Alegazioak aurkeztea beste biderik ez genuela esan ziguten. Herritarren artean ezinegona eta kezka giroan, alegazioak egin genituen, guk, eskualdeko udalok, baita milaka eta milaka herritarrek ere. Alegazioak egin bai, baina kontuan hartuko zituztenik eta zeren arabera egingo zuten ez digute inoiz izan. Prozesu itxia izan da, erabat opakoa, eta zirrikituren bat ireki badute jendartearen eta udal batzuen presioagatik izan da. Hortik aparte, bat ere informaziorik ez. Alegazioak kontuan hartuko dituzten ala ez jakingo dugu proiektua GAOn argitaratzen denean. Ahoz zein idatziz eskatu genion diputatuari proiektua argitaratu aurretik udaloi bidaltzeko. Baietz esan zigun baina gaur arte. Hitza ez dute bete. Oso garbi utzi dute nork agintzen duen”.

Arg.: Noaua!

Ainara Rodriguez, Andoaingo jarduneko alkatea

“Aurreproiektua idatzita zegoela, alkate batzuek propio eskatuta, alkateekin bilera batzuk egin genituen. Aldaketak egiteko zein irizpide erabiliko zituzten azaltzea nahi genuen. Irizpide teknikoak eta ekonomikoak kontuan hartuta osatu zutela esan ziguten, zerbitzuen erabiltzaile kopurua eta errentagarritasuna lehentasuna zirela argi gelditu zen. Gure ustez, zerbitzu publikoak errentagarritasun ekonomikoaren menpean egotea ez da irizpiderik egokiena, errentagarritasun sozialak ere pareko garrantzia duela uste dugu eta erakunde publikoek hori ahaztea arduragabea iruditzen zaigu. Zerbitzu batzuek ez dute bidaiari kopuru handia, baina kenduz gero, zein kolektibo kaltetzen den ere aintzat hartzekoa da. Eta gehienetan emakumeak eta adineko pertsonak izaten dira kaltetuenak, ekonomikoki errentagarriak ez direlako.Gure haserrea erakutsi nahi dugu, ez zaigulako bidezkoa iruditzen milaka eta milaka herritarrengan hainbesteko eragina duen zerbitzu bat aldatzea herritarren iritzia bazterrean utzita. Marisol Garmendiak zuzentzen duen Departamentuak autobus zerbitzuaren proiektua egin du gizarteari eta udalei bizkar emanda. Foru Aldundiak saltzen duen irudi berriaren zutabeak dira herritarren parte-hartzearen aldeko apustua eta gobernantza eredu berria. Prozesu hau horren adibide baldin bada, jai dugu gipuzkoarrok”.

5.000 inguru alegazio eta 7.000 sinadura

Eskualde osoan, 5.000 inguru alegazio eta 7.000 sinadura bildu ziren, zerbitzuak ez murriztea eta herritarren iritzia kontuan hartzea eskatzen zen.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.