Diputazioak ez ditu aintzat hartu garraio-zerbitzuen murrizketen aurkako 2.000 herritarren alegazioak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak uztailaren 10ean egindako bileran onartu zen erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoaren Tolosa, N-1 eta Buruntzaldea eta Donostiako loturak” izeneko emakida ezartzeko proiektua, bai eta aurreproiektua jendaurrean egon zen denboran aurkeztutako alegazioei erantzutea. Dagoeneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean alegazioei emandako erantzuna argitaratu da, lehenengo eranskin modura. Udalak jakinarazi du proiektu berritua aste honetan ere argitaratu behar zutela, II.eranskin modura, baina ez dute ezer argitaratu. Beraz, ofizialki, Udalak gaiaren inguruko berri ez izaten jarraitzen du. Orain arte dakiena ahoz esan zaio edota prentsan irakurri ahal izan da.

2.000 alegazio

Gogoan izan, alegazio fasean, Usurbilgo Udalak eta 2.000 usurbildarrek alegazioak aurkeztu zituztela, Usurbilen ematen diren garraio-zerbitzuetako linea eta ordutegi guztiak mantentzeko eskatzeko, hau da,  aurreproiektuan aurreikusten ziren murrizketak bazterrean uzteko eskatzeko.

Usurbil, Hernani eta Andoaingo udalek, euren aldetik, parte hartzeko eskubidea aldarrikatu eta Diputazioari akordio batera heltzeko eskatu zioten. Alegazio horiei emandako erantzunak aste honetan argitaratu dira GAOn, 2.19 puntuan:

2.19 Andoaingo, Hernaniko eta Usurbilgo Udalak

1go alegazioa

  • Alegazioaren laburpena: Aurreproiektua gelditzeko eta eraginpeko udalekin akordio batera heltzeko eskatzen da.
  • Alegazioari erantzuna: Ez da aintzat hartzen.

Informazio gehiago: www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.