Ostiralean euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Ostiral honetan, uztailak 27, hileko azken ostiralarekin bat, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Gogoan izan bi herritar, Olatz eta Patxi, eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei.

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak elkarretaratze hauek helburu zehatz batzuekin egiten ditu:

  • Senitartekoei pertsona gisa dagozkien eskubideak modu kohesionatuan zaintzea dute helburu, euren eta denen biziak bermatzeko.
  • Senitartekoei pertsona nahiz errepresaliatu politiko gisa dagozkien eskubideen urraketa etengabearen testigantza eta informazioa ematea. Ezkutatua izan arren, samurragoa ez den errealitate baten testigantza gizarteko eremu guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du elkarteak.
  • Milaka euskal herritarrengan, eta bereziki senitartekoengan, espainiar eta frantziar estatuek darabilten bortxakeria salatzea. Senitartekoek bereziki, eta gizarteak orokorrean, jasaten dituzten bizi baldintzak eta erasoak salatzea euskal gizartearen aurrean, senideek bizi duten errealitatearen bozgorailu izanez
  • Senitartekoen eta beraien borrokaren izaera politikoa nabarmentzeko konpromisoa hartzen dute.
  • Gatazka politikoaren konponbidea bide demokratikoen bitartez aurkitzeko apustu egiten duten eragile sozial eta politikoekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Gatazkaren konponbideak, zalantzarik gabe, senitarteko guztien etxeratzea ekarriko duelako.

Xua, Olatz eta Patxi

Xua, Olatz eta Patxi Valentziako Picassent espetxean daude. Olatz Picassentera lekuz aldatu zuten haurdunaldiaren azken zatian. Ordutik espetxe ezberdinetan izan dituzte. Xua alaba jaio zenean, Patxik alaba ezagutzeko baimena eskatu arren, elkar ezagutzeko 21 egun igaro behar izan zuen eta azkenean Picassentera lekuz aldatu zuten. Orduan ez zegoen argi, Valentziako espetxe honetan bertan geratuko ote zen baina azkenean, Patxi, Olatz eta Xua espetxe berean daude.

Santixabeletan ere presente

Santixabel jaietan ere euskal presoen eta errefuxiatuen eskubideen aldeko ekimena burutu zen. Bertan Xua, Olatz eta Patxiri  eta euren senideei elkartasuna eta babesa adierazi zieten herritarrei.

Mari Karmen Anza

Noaua! astekariak (726. zenbakian), Olatz Lasagabaster presoaren ama, Mari Karmen Anza, elkarrizketatu zuen: “Bisitara oso zoriontsu zoaz, baina itzulera gogorra da ze zu etxera zatoz, baina beraiek han utzita. Nik beti bisita egun ba- tean eta bisa hurrengo egunean izaten dut. Agian txorakeria izango da, baina hartara bi egunetan ikusi ahal ditut, eta desberdina da. Orain gainera Xua ateratzeko, Olatzek Xua entregatu behar dit eta nik han, Espetxeen Erakundean ematen didaten paper bat sinatu behar dut. Xua bueltan ematen diot gero Olatzi. Bisa ez badut ere, une horretan Olatz ikusi ahal dut”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.