Abuztuaren 5ean kultur eskaintza zabala: Harria Hitz, Zumeta Arte Estudioa eta organo kontzertua

Abuztuaren 5erako (igandea) kultur eskaintza zabala egongo da Usurbilen; historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen ekimena izango da: Harria Hitz bisita gidatua, Zumeta arte Estudioara bisita eta Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua Salbatore elizan.

egitaraua

  • 17:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
  • 17:05 “Harria Hitz” bisita gidatua herrigunean. Ibilbide hauen bidez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutzeko aukera izango da. Usurbilgo alderdirik esanguratsuenak erakutsiko dira: sagardoa, Artze anaiak, Alejandro Tapia, Mikel Laboa, Jose Luis Zumeta, Juan Jose Alkain Iruretagoiena “Udarregi” bertsolaria eta giza-probak.
  • 18:15 Zumeta Arte Estudiora bisita. Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioa ezagutzeko aukera izango da.
  • 19:15 Mokadutxoa Artzabalen.
  • 20:00 Usurbilgo Salbatore Elizan, Marina Tchebourkina organistaren kontzertua, Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan. Jatorri errusiarreko organista ezagun honek, Youri Boutsko musikagilearen “Deuxième Grand Cahier d´Orgue” obraren mundu mailako estreinaldia eskainiko du Usurbilgo Mutin organoan. (sarrera doan).

Informazio osagarria

  • Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
  • Prezioa: 8 €
  • Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro
  • Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).
  • www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.