Foro Sozialak hainbat erakunderekin eta eragilerekin egindako bileren balorazioa egin du

Arg.: Etxerat Elkartea

Aste honetan Foro Sozialak, Etxerat eta Sarerekin batera, agerraldi bat egin du. Apirilaren 29an,  hainbat erakunderekin eta eragilerekin bilera-erronda abiatuko zutela iragarri zuten. Ordudanik, Foro Soziala hainbat erakundeekin bildu da. Bi helburuk bultzatuta ekin zioten bilera-errondari.

  1. Preso eta ihesi dauden pertsonen gizarteratzeari buruz IV. Foro Sozialak ateratako ondorioak aurkeztea.
  2. Konponbiderako premiazko agendako bost puntuak eragileekin partekatzea.

Foro Soziala honako erakundeekin bildu da

  • Eusko Jaurlaritzarekin.
  • Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin
  • Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakari Ana Oregirekin
  • Bi eremuetako arartekoekin.
  • EPPK-ko presoekin hilaren 21ean Alboloteko kartzelan (Granada).
  • Bilera horiez guztiez gain, diagnostikoa partekatu dugu gizarte zibileko hainbat antolakunderekin eta 72 pertsona esanguratsurekin.

Foro Sozialaren esanetan, momentuz, Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Gobernu ordezkari Arasti jaunarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu ordezkari Loza jaunarekin bilerak zehazteko zain daude.

Foro Soziala

“Gure aurreikuspenen arabera, etapako balantzea eskaintzeko moduan egongo gara bilerok amaitu ondoren. Gogora dezagun ETA desegin ondoren ekin geniola, Mariano Rajoy gobernu-buru zela. Armagabetzearen biharamunean, 2017ko apirilaren 9an, hainbat eragile lanean hasi ginen elkarrizketa-guneak sortzeko gobernuen artean, alderdien artean, sindikatuen artean eta gizarte zibilean, gutxieneko akordioak eratze aldera. Ezberdinen artean konfiantzak eraikitzea zen helburua, laugarren Foro Sozialeko ondorioetan jasotako Preso eta ihesi dauden pertsonak gizarteratzeko bide-orria definitzeko asmoz.

Foro Sozialean eta beste hainbat eragileren baitan helmuga honekin ari gara lanean: gai honetan aurrera egin liteke, ETA desegin ondoren. Baieztatzeko moduan gaude, jakin baitakigu, Alderdi Popular bera agertoki hori lantzen ari zela Madrilen.

Lan mardul horrek izan du emaitzarik. Espetxeen eskumenen transferentzia, gaixo diren presoak eta hurbilketaren inguruan akordio instituzionalak lortu dira Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan, Batzar Nagusietan, eta orain dela gutxi, udaletan. Ez da bide erraza izan. Geldiuneak eta bizkortzeak izan dira, baina agertoki berria egonkortzea ahalbidetu du pertseberantziak. Bilera-erronda horietatik atera dugun lehen ikasgaia da gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat konponbiderako premiazko agenda delako horren inguruan. Bost puntu dauzka:

  • Gaixo diren presoak eta 70 urtetik gorakoak.
  • Presoak euskal espetxeetara hurbiltzea.
  • Lehen gradutik bigarrenera igarotzea.
  • Frantziako kartzeletan betetako zigor-metaketa.
  • Kartzela eskumenen transferentzia

Bigarren ondorioa baieztapen honi lotua dago: urte askoan gaiaren bueltan egindako korapiloa gogor loturik egon bada ere, egun korapilo hori askatzen ari da. Aukera-leiho bat sortzen ari da.

Hirugarrena: eragile guztiak bat datoz esatean joko-eremua une honetan ari dela definitzen, eta Espainiako Gobernua bere bide-orria marrazten ari dela, nahiz eta oraindik gauza asko definitzeke egon, haien artean garrantzi handia duen gizarteratze egitasmoa eta haren edukiak.

Aurreko larunbatean, Granadako Alboloteko presondegian izandako bilerarengan ere jarri nahi dugu arreta. Hirugarren bilera izan da, urtarrilaren 6an, publikoki informatu zen moduan, egindako lehen bilera hartatik. Hirugarren bilera honetan bigarren pertsona batek parte hartu du EPPKren izenean, Ainhoa Mujika Goñi andereak, eta horrek interlokuzioaren maila nabarmen igotzen du. Olarra Guridik ere areto bat eskatu zuen bilera modu egokian egin zedin, baina espetxeko zuzendaritzak ukatu egin zion eskaera.

Nahiz eta bilera egiteko baldintzak txarrak izan (40 minutu baino ez, kristal bat tartean, zarata handia…), EPPK egiten ari den lana modu positiboan baloratzen dugu. Bilera honetatik lau ondorio ateratzen ditugu:

  • Agertoki berriak itxaropena zabaldu du presoen artean, nahiz eta zuhurtasun logiko bati eusten dioten iragarritako urratsak gauzatu bitartean.
  • Espetxe-legedia: bozeramaileek prestutasun osoa berretsi dute espetxe-legedian aurrera egiteko ikusmira kaleratzean jarrita.
  • Eragindako minaren aitortza: alor honetan ekarpenak egiteko erabateko asmoa zintzoa erakutsi dute.
  • Erabateko prestutasuna, bide-orriaren diseinuan ekarpenak modu eraikitzaile eta errealistan egiteko, Foro Sozialean duten solaskidetzaren bidez.

Elementu horiek guztiak bilduta, Foro Sozial Iraunkorrak ulertzen du bide-orriak modu integralean erantzun behar diola problematika horri, eta oinarrizko irizpideen gainean eraiki behar dela.

  • LEHENIK: Fase honetan, adostasun instituzional, politiko eta sindikalari eutsi. Horretarako, elkarrizketak ezinbesteko tresna izan behar du.
  • BIGARRENIK: Presoen iritzia entzun. Behar-beharrezkoa da. Presoek beraiek bakarrik haien ziegetatik eta errealitatetik urruti diseinurik egin ezin duten moduan, kanpotik ere ezin da diseinurik egin ibilbide hori egin behar duten horiek kontuan hartu ezean.
  • HIRUGARRENIK: Dagoeneko lantzen ari den gizarteratze-egitasmoa konponbide klabean izan dadila. Helburua da preso guztiek baliatzea.
  • LAUGARRENIK: “Garaile eta garaituen” eskemetatik urrundu. Protagonismoak edo kalkulu elektoralak saihestu.

Foro Sozial Iraunkorrak armagabetzean aplikatutako arrakasta-metodoa defendatzen dugu, eta, hein batean, ETAren desegitean erabilitakoa: triangulazioa. Gobernuen, presoen eta gizarte zibilaren artean akordio zabal, inklusibo eta transbersal bat sortzea, gure iritziz, giltzarri izango da gai honetan arrakasta lortzeko.

Baina, presoei entzun egin behar zaiela esaten dugun moduan, espetxe-politikan aldaketak biktimei ere entzunez egin daitezela ezinbestekoa dela uste dugu. Urtarrilean Macronek Parisen aplikatutako metodoa egokia iruditzen zaigu. Espainiako Gobernuak eman ditu lehen urratsak zentzu horretan. Beharrezkoa da biktimei aldaketa horien berri ematea, haien iritziak aintzat hartzea,  adieraztea ez dela pribilegioa, espetxe-legediaren aplikazio zorrotza baizik eta aurreikusitako onurak edozein presori aplikatzen zaizkionak direla. Biktimei entzun egin behar zaie. Biktima guztiei. Antolatutakoei eta antolatuta ez daudenei. Politika publikoek interes orokorrean oinarritu behar dute. Kasu honetan, erabateko konponbide integral batean aurrera egitea izan behar da oinarria”.

Etxeraten ekarpena

“Joan zen maiatzaren 29an, Foro Soziala eta Sarerekin batera, leku honetan, euskal preso politikoen senide eta lagunek sufrimendua atzean ezin dugula utzi gogoratu genuen, gure sufrimendua orainaldiari lotuta jarraitzen duelako.

Oraingo honetan, Foroak egindako balantzea txalotzeaz gain, eta gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat konponbiderako premiazko agenda delako horren inguruan konpartitzeaz gain, mahai gainean jarri behar dugu berriro ere, zoritxarrez, balizko biktimak galera. Astebururo, gure bizitza arriskuan jartzen jarraitzenn dugu bisiten eskubidea bermatzeko. 4.000 gorako balizko biktimak gara.

Horregatik esaten dugu guztiz premiazkoa dela urrunketarekin bukatzea eta gaixo dauden presoen askatasuna gauzatzea. Eskubideak ez daude kontrapartidei lotuta. Eskubideak errespetatu egiten dira edo urratuak izaten dira eta espainiar Gobernuak urratu egiten ditu eskubideak oraindik ere”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.