Abuztuaren 5ean ‘Dispertsioa stop’ lemapean Orioko hondartzara joateko deia

Etxerat Elkarteak abuztuaren 5erako (igandea) “Dispertsioa stop” lemapean, elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko hainbat hondartzetan. Azken urteetan bezala, usurbildarrei ere ekimen honetan parte hartzeko deia egin zaie, Orioko hondartzara joatea hain zuzen ere. 12:00etan autopista azpitik hasiko da elkarretaratzea.

Elkarretaratzeak

  • Bizkaia: Muskiz, Laida, Laga, Laidatxu (Mundaka), Lekeitio eta Ondarroan 12:00etan; Bakion 12:30etan; eta Ean 13:00etan. Eta bezperan, abuztuak 4, Gorliz-Plentzian 12:00etan.
  • Gipuzkoa: Deba, Zarautz, Orio eta Donostian, eguerdiko 12:00etan; Mutrikun 12:30etan.
  • Lapurdi: Hendaian 12:00etan.

Etxerat Elkartea

“Aurten ere, urtero bezala, baina inoiz baino arrazoi gehiagorekin, Etxerat Elkarteak Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzeak burutuko ditu eta horren berri emateko batu gara gaur hemen Donostian. Beste behin ere, dispertsio politikaren amaiera exigitzeko, euskal preso eta iheslari politikoak behingoz etxean eta bizirik nahi ditugulako, hondartzetan kontzentratuko da Etxerat Elkartea datorren abuztuaren 5ean.

Salbuespeneko kartzela politika baten ondorioak salatuko ditugu beste behin ere. Dispertsioa, pairatzen dugun salbuespeneko politika hau, ia hiru hamarkada dituen anomalia bat da. Normaltasunez hartua izatea onartu ezin dugun anomalia bat, euskal gizarteak ezin duelako normaltasunean bizi. Ehunka familien gainean, milaka pertsonen gainean, egunez egun, dispertsioaren ondorioen zama erortzen delako: oinazea eta mina.

Gure borondatez egiten ez ditugun bidai batzuetan gure bizitza arriskuan jartzen dugu azkenengo hiru hamarkadetan. Euskal preso politikoen senide eta lagunek sufrimendua atzean ezin dugula utzi gogoratu genuen, gure sufrimendua orainaldiari lotuta jarraitzen duelako eta horregatik salatu behar dugu berriro ere, zoritxarrez, balizko biktimak galera. Astebururo, gure bizitza arriskuan jartzen jarraitzenn dugu bisiten eskubidea bermatzeko. 4.000 gorako balizko biktimak gara.

Egia da gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat konponbiderako premiazko agenda delako horren inguruan. Agenda horren arabera, euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eta gaixo diren presoen askatasuna exigitzen da, eta horrekin batera, espainiar Estatuko espetxeetan lehen gradutik bigarrenera igarotzea; Frantziako kartzeletan betetako zigor-metaketa baliatzea; eta kartzela eskumenen transferentzia eskatzen da baita ere.

Horregatik, aurretik esan dugun bezala, mobilizazioa inoiz baino garrantsitzuagoa da, horregatik ezinbestekoa da euskal gizarteak aurrea hartzea, gizartearen gehiengo batek nahi duena behingoz errealitatea bihurtzeko. Uda honetan ere presoen senide eta gertukoek ez dute oporrik izan, espetxeetako bidaiak egitera murgilduta daude oraingoz. Horregatik hain justu hondartzetan izango gara datorren astean: beste behin, isilarazitako egoera bati ahotsa eman nahi diogu, eskubideak urratzen dituen politika baten jaiotzatik sortzen den egoera bat, eta bere helburu bakartzat, oinazea betikotzea duena.

Aurreratu nahi dugu testuinguru honetan, datorren abuztuaren 1ean, urtero bezala, Azpeitiako Loiolako Santutegiaren aurrean, 10:30etan, euskal preso politikoen senitarteko eta lagunek sufritzen jarraitzen dugun dispertsio politika salatzeko elkarretaratzea burutuko dugula, eta bide batez, EAEko lehendakaria denari dokumento bat emango diogula.

Dei bat egiten diegu hemendik euskal herritar guztiei, abuztuaren 5ean, hurrengo hondartzetan izan daitezen gurekin”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.