Abuztuaren 11n “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” manifestazioa Donostian

Aurtengo Donostiako Aste Nagusian zezenketen aurka egingo den manifestazioaren berri emateko, Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik prentsaurreko bat eskaini dute aste honetan Donostian, Alderdi Ederren, Udaletxearen aurrean. Manifestazioa abuztuaren 11n (larunbata) egingo da, “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” lemapean eta 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.

Prentsaurrekoan zabaldutako mezua

“Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintza taldeok Donostiako zezenketekin bukatzeko helburua dugu. Honetarako hiriko eragile guztiei, abuztuaren 11n antolatu dugun manifestaldira batzera gonbidatzen zaituztegu. Geroz eta gehiago gara zezenketen aurka eta zezenen alde egiteko prest gaudenak eta entzun egin beharko gaituzte!

Urtez urte, tradizioaren eta dibertsioaren izenean, hamarnaka zezen erabili eta erailtzen dira Illunbeko zezen plazan. Ez ditugu praktika hauek gure kulturaren partetzat onartzen, injustuak direlako. Zezenek aske eta erasorik jaso gabe bizi nahi dute, guk bezala. Onartezina da gizakiak, gure pribilegioez baliatuz, animaliak zapaltzea. Ezin ditugu haien oinarrizko interesak urratu, gure onura eta dibertsiorako.

Lotsagarria da horrelako praktikak onartu eta hartu eman politikoen esku geratzea. Ez da egia ekimen pribatua denik, udal gobernu honek espresuki ematen dion sostengurik gabe zezenketak dagoeneko iraganaren kontu izango lirateke Donostian. Ondorioz, dei egiten dizuegu jai batzorde, elkarte, kolektibo, eragile eta norbanako guztioi gure aldarrira atxiki zaitezen eta gatazka honetan botere gutxien duenaren alde egin dezazuen. Batu gure borrokara, aldarria ozen entzunaraziko diegu”.

www.eguzki.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.