1990eko abuztuaren 21a gogoan

1.990eko abuztuaren 21ean, duela 28 urte, Joxe Mari Aranzazistroke Arrantzale kalezartarra bonba bat manipulatzen ari zen bitartean hil egin zen, 22 urterekin. Oiartzungo Mamut hipermerkatuaren inguruan lehergailu bat autotik ateratzera zihoala, hura eskuetan lehertu eta bertan hil zen.

“Arrantzale”

Joxe Mariren aita aspaldian hil zen, eta ama berriz ezkondu zen, bere aldetik sei seme-alaba zituen gizon batekin. Joxe Marik horiez aparte, bera baino zaharragoak ziren bi neba-arrebak zituen.

OHOko ikasketak Udarregi ikastolan egin zituen eta ondoren, Oronozko profesionaletara joan zen, bi urtez. Bertan lagun handiak egin zituen eta ikasketak amaitu ondoren ez zuen harremanik galdu, bereziki leitzarrekin. Ikasketak amaitzean herrira itzuli zen eta amaren arraindegian hasi zen lanean. Handik datorkio “Arrantzale” ezizena.

Gazte alaia

Kalezarko San Juan jaietako jai batzordean parte hartu zuen. Udaran inguruko herri guztietako jaietan ibiltzen zen eta antolatzen ziren bestelako ekimenetan zaila zuen huts egitea.  1986an Joxe Mari eta beste lagun batzuk, Jarrai gazte mugimenduan hasi ziren. Ondoren, herriko Gazte Asanbladan ere parte hartu zuen (futbol-txapelketak, zine-erakustaldiak…) eta Pagotxa irrati librean ere parte hartu zuen. Bertan, lagun batzuekin batera, kirolari buruzko programa bat egiten zuten.

Kirolaria

Futbola gustoko zuenez, Usurbil taldean hasi zen, plaieroetan eta bigarren urtera arte izan zen, jubeniletaraino. Tamalez, medikuek sorbaldan lesio bat igarri eta futbola uzteko aholkatu zioten. Mendian eta bizikletan hasi zen orduan.

Beti laguntzeko prest

Herrian denei laguntzen ibiltzen diren horietakoa zen Joxe Mari. Behar zenerako laguntzeko prest: kartelak, buzonadak, muralak, manifak, bazkariak, omenaldiak,… Jarrai utzi eta ordurako Kalezarko Peña Pagola elkartean zegoen eta bertan adin guztietako lagunak besterik ez zituela aipatzen dute ingurukoek.

Lotsatia baina aurpegia ematen ohitua

Erreserbatu eta lotsati samarra izan arren, iritzia eman behar zuenean, isilik ez zen geratzen. Apala, besteak errespetatzen zituena eta hartzen zituen ardurak betetzea gustatzen zitzaion. Bere lagunek horrela definitzen dute Joxe Mari: “Ez zen asko hitz egiteko pertsona. Bere ideiak jarrerekin erakusten zituen. Oso langilea zen, alaia eta optimista. Solidarioa, batez ere espetxean zirenekin”.

INFORMAZIO ITURRIA

  • “Euskadi eta Askatasuna” (Txalaparta)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.