Aginagako Arrate jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko esleipena hutsik geratu da

Uztailean Aginagako Arrate jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko esleipena abiarazi zuen Usurbilgo Udalak. Proiektuak aurkezteko egokitutako 15 eguneko epean, inor ez dela aurkeztu jakinarazi du Udalak. Hori dela eta, hutsik geratu da esleipena. Udalak zerbitzu hori eman dadin lanean jarraituko du, eta inork interesik balu proiektu horrekiko, udaletxera hurbiltzeko deia egin du.

Taberna kudeatzeaz gain, honako zerbitzu hauek ere bermatu beharko lirateke:

  • Taberna-jantokiaren mantenua, ustiapena eta garbiketa.
  • Komunen garbiketa (erabilera publikokoak izan arren).
  • Tabernatik beheko irteerara doazen eskaileren eta beheko sarreraren garbiketa.
  • Esleipendunaren betebeharra zahar egoitzako gelen atezaintza-lanak egitea izango da.
  • Zerbitzua herritar guztientzat zabalik egongo da, Arrate jubilatuen elkarteko bazkide izan ala ez izan.
  • Zerbitzuko erabiltzaile gehienak erretiratu eta pentsiodunak direnez, esleipendunak errespetuzko tratuan oinarritutako hartu-emanak izango ditu haiekin, eta, gainera, Udalak onarturiko prezioak aplikatu beharko dizkie.

TABERNA HORNITUTA

Udalak taberna erabat horniturik utziko duela jakinarazi du: “Kontratuari atxikiko zaio, eranskin moduan, Udalak kontratistaren esku uzten dituen gauzen inbentarioa. Edonola ere, instalazioen eta ekipamenduen mantenua bermatzeko egin beharreko gastuak berak egin beharko ditu, legez jabearen ardurakoak direnak izan ezik (zehaztapenak plegu administratiboetan jasota datoz)”.

KONTRATUAREN IRAUPENA ETA KANONA

Kontratuaren iraupena urtebekoa izango da, hitzarmena izenpetzen den egunetik kontatzen hasita.

  • Kontratuaren indarraldia urtez urte luzatu ahal izango da, beste 3 urtez, 4 urte bete arte.
  • Gutxieneko kanona hileko 25 eurokoa izango da (+ %21eko BEZ-a 5,25, guztira 30,25 euro): “Lizitatzaileek kopuru hori igo dezakete euren eskaintzetan. Edozein kasuan, ez da kanonaren berrikuspenik egingo kontratuaren iraupen osoan zehar”.

BI BALDINTZA

Pleguetan, besteak beste, bi baldintza ezartzen dira:

  • Esleipendunak hizkuntza gaitasuna bermatu beharko du: eman beharreko zerbitzuen izaera kontuan izanik, Europako Erreferentzia Markoaren B2 gaitasun maila (ahozko partea) egiaztatu beharko dute jardueran parte hartuko duten langileek.
  • Elikagaien manipulatzaile titulua izan behar dute, legearen arabera horretara behartuta daudenek.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.