Gaur Donostiako Kontxako Estropadako sailkapen proban usurbildarrak arraunean arituko dira

Gaur (abuztuak 30) arratsaldean, Donostiako Kontxako Estropadako sailkapen proba (erlojupekoa) jokatuko da Donostian, lehenik emakumezkoena eta ondoren gizonezkoena. Emakumezkoen sailkapen estropada 17:30ean hasiko da, eta 17 taldek parte hartuko dute. Gizonezkoena 18:00tan hasiko da, eta 24 taldek parte hartuko dute. Aurreneko zazpi sailkatuek jokatuko dituzte datozen bi igandeak, Donostiarrarekin batera.

EMAKUMEZKOAK (17:30ean)

Erlojuaren aurkako sailkapen estropadak 1,5 miliako distantzia izango du eta ziaboga bakarra egongo da. Donostiarra taldearen eskifaiaz gain, hamasei klub hauetatik, beste zazpi izango dira finaleko estropadetan irailaren 2 eta 9an.

  • A Pobra-Cabo
  • Perillo
  • Riveira
  • Mugardos
  • Deustu
  • Donostiarra
  • Gu-Arraun
  • Colindres
  • Hernani
  • Hibaika
  • Hondarribia
  • Kaiku
  • Lapurdi
  • Lea-Artibai
  • Orio
  • San Juan
  • Tolosaldea

GIZONEZKOAK (18:00tan)

Zazpi plaza egongo dira jokoan sailkapen estropadan eta, lortzeko, 24 talde lehiatuko dira. Inskribatutako traineruen artean bi multzo egin dira; horretarako, traineruek aurtengo denboraldian erakutsi duten kirol-maila hartu da kontuan. Estropadak erlojuaren aurka izango dira eta guztira (joan-etorria) 3 miliako distantzia izango da, ziaboga barrean. Zazpi sailkatuek eta, hiriaren ordezkari izango den Donostiako tripulazioak, irailaren 2 eta 9ko finaleko estropadetan parte hartuko dute.

  • Bermeo-Urdaibai
  • Cabo
  • Ares
  • Mecos
  • Deustu
  • Donostiarra
  • Getaria
  • Hondarribia
  • Hibaika
  • Kaiku
  • Lapurdi
  • Lekittarra
  • Mutriku
  • Ondarroa
  • Orio
  • Samertolameu
  • Astillero
  • San Juan
  • San Pedro
  • Santurtzi
  • Pedreña
  • Tiran
  • Zarautz
  • Zierbena
  • Zumaia

Usurbildarrak ere arraunen

Aurten ere Eusko Label ligan eta gainerako txapelketetan bost usurbildar dabiltza arraunlari moduan. Donostiako Kontxako Banderaren sailkepenean ere bertan izango dira. Guztiei sailkatuak izatea opa diegu eta talde onenak irabaz  dazala Donostiako bandera preziatua.

Nagore Arruti (Donostiarra taldeko arraunlaria)

Sarai Lizaso (San Juan Koxtape taldeko arraunlaria)

Alex Udabe (Hondarribia taldeko arraunlaria)

Jon Agirrezabala (Orio taldeko arraunlaria)

Josu Ostolaza (Orio taldeko arraunlaria)

Iñaki Errasti (Ondarroa taldeko entrenatzailea)

Emakumezkoek eta gizonezkoek sari berak

Aurtengo Donostiako Kontxako Banderaren lehiaketan lehen aldiz, emakumezkoek gizonezkoen diru kopuru bera jasoko dute saritan. Berdintasuna lortzeko bidean, Donostiako Udalak ahalegin berezia egitea erabaki du. Irabazleek 24.000 euro jasoko dituzte, eta hortik beherako postuetan ere kopuru bera banatuko zaie emakumezkoei eta gizonezkoei.

Informazio gehiago: 2018ko Kontxako Banderari buruzko informazioa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.