Irailaren 16an ospatuko den 11. Usurbil Baxurde Krossean izena emateko epea zabalik

Baxurde Txiki U.T.T.-k antolatuta, irailaren 16an (igandea)  11. Baxurde Krossa ospatuko da Usurbilen. Lasterketa honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, irailaren 14 arte (ostirala) eta 12€ ordaindu beharko da. Bi leku hauetan eman daiteke izena: Usurbilgo Oiardo Kiroldegian edo rockthesport.com atarian.

ibilbide bakarra

Irailaren 16an 11. Baxurde Krossa 10:30ean hasiko da. Aurten distantzia bakarra antolatu da: 10,75 km. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da, aldapa batzuk medio eta asfalto, hormigoi edo arri-txintxarreko bideen artean igaroko da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da.

Umeen ibilbidea

Helduentzako ibilbide bakarra egon arren, haurrentzako ere ibilbidea prestatu dute antolatzaileek. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Mikel Laboa plazatik.

dUTXAK

Oiardo Udal Kiroldegian: Gernika ibilibidea 9 zenbakian dutxak izango dira.

KONTSIGNA

Erropa uzteko leku bat izango da lasterketaren irteeratik gertu, frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan.

DOrTSALEN BANAKETA ETA INSKRIPZIOAK

Dortsala eta txipa lasterketa egunean bertan banatuko dira frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan, goizeko 09:00etatik aurrera. Internetez gain Oiardo kiroldegian ere izena eman daiteke hartarako jarriko diren inprimakiak beteaz. Larunbata, irailak 14, izango da izena emateko azken eguna.

ZERBITZUAK eta SARIAK

  • Parte hartzaile guztientzat asegurua.
  • Probaren erdian ur-hornidura.
  • Froga amaieran hamaiketakoa.
  • Dutxa zerbitzua kiroldegian bertan.
  • Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria.
  • Parte hartzaile guztientzat oparia.

Parte hartaile guztien artean zozketa bitartez hurrengo opariak egingo dira:

  • Arrospide kutixi otarra.
  • Kentuene jatetxean bazkaria 2 lagunentzat.
  • Patri jatetxean bazkaria 2 lagunentzat.
  • Artzabal jatetxean bazkaria 2 lagunentzat.
  • Laukote kafetegiko 2 tarta.
  • Marijen erropa dendalp 50€ko bi bale.
  • Mariscos Bruñoko marisko otarra.
  • Aizpuruako maleta.
  • Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.